Artxiboa: urtarrila 2019

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KULTURAREN ARLOKO AUTOKUDEAKETA EKONOMIKOARI ETA LEGEZKOARI BURUZKO BI IKASTARO JASOKO DITU OTSAILAREN 5EAN

Kultur proiektu baterako express kudeaketari eta kulturako autokudeaketa ekonomikoari buruzko ikastaroak Burtsako BilbaoEszena izango dira (Juan Gardeazabal kalea, 3), 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara, hurrenez hurren, eta Jemina Canok eskainiko ditu. Izen ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik, ATAEren, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren posta elektronikoaren bitartez: info@atae.org   BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko KulturaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK FÉLIX J. PALMA CADIZKO IDAZLEAREN EL ABRAZO DEL MONSTRUO ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Elena Sierrak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Félix J. Palma idazlearen El abrazo del monstruo (Destino arg.), azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, urtarrilarenGehiago

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN-BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, ANTZERKIKO TESTUEN EMAKUME EGILE AMATEURREN LEHEN TOPAKETA ANTOLATU DU

Urtarrilaren 26an eta 27an izango da Bilborocken, 11:00etatik 14:00etara, 2010etik eskaintzen dituzten antzezlanetan emakumeek betetzen duten lekuari arreta berezia eskaintzen dion Teatro dell’Arte antzerki konpainia amateur independentearen lankidetzarekin. Amaia Vega Diez, Daniela Bartolomé, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea egileek, Javier Liñera eta Agurtzane Intxaurraga dramaturgoek eta konpainia batzuetakoGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, 1975 ETA 2015 ARTEAN IDATZITAKO PABLO GONZALEZ DE LANGARIKAREN POEMEN LEHENENGO ANTOLOGIA DEN LLAMA AL VIENTO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. José Fernández de la Sota antologiaren egilea, Juanjo Lanz idazlea, Javier Arnaiz poeta eta Chema de la Quintana editorea egongo dira bertan. Edu Portolések eta Alberto Luis Egia piano jotzaileak eskainitako poema errezitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartezGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “GAU MAGIKOA” MUSIKALEKO ESZENOGRAFIA ETA ARGIZTAPEN DISEINUARI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA JASOKO DU URTARRILAREN 29AN

BilbaoEszenaren instalazioetan, 17:00etatik 21:00etara (Juan de Gardeazabal kalea, 3). Izena emateko epea irekita dago jadanik info@atae.org helbide elektronikoaren bitartez   BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, osorik 3Dn sortu eta inguru bilgarria sortzeko diseinatu ziren pantailetan proiektatu zen Gontzal Mendibilen umeentzako “Gau Magikoa” musikalaren eszenografiaren eta argiztapenaren diseinuari buruzko topaketa teknikoa antolatuGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, BERE 150. URTEURRENA OSPATZEN DUEN TAULA PERIODIKOARI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 16AN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Pascual Román Polo EHU/UPVko Zientzia Kimikoetako Doktorearekin egingo den topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea BIHARTIK aurrera. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak Elementu Kimikoen Taula Periodikoari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazken honetan, urtarrilaren 16an,Gehiago

BILBOKO UDALAK, GURE HIRIKO LITERATUR LEHIAKETA ZAHARRENA DEN GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXVI. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz. Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan daude jada.   Bilboko Udalak, gure Hirian denbora gehien daraman eta XXXV. edizio honetara partaidetza markak gaindituz eta euskarazGehiago

UZTAILEAN, BILBOKO KALEALDIAREN BARRUAN, BERE AZKEN LANA, PERCEPTION, ESTATU MAILAN ESTREINATUKO DUEN BIVOUAC KONPAINIA FRANTSESAK, ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUN PAREGABE HORREN ESZENOGRAFIARI BURUZKO BITARTEKARITZA TAILERRA ESKAINIKO DU BILBON

Zirku, antzerki eta dantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei zuzendutako prestakuntza hilaren 21etik 23ra izango da Zirkozaurren. Bilboko Udalaren ekimena da, Bilboko Kalealdiaren bitartez, eta baita udaberrian beste tailer bat jasoko duen Iruñeko Udalarena ere. Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jadanik http://bilbokokalealdia.eus helbidean.   Datorren uztailean bere hurrengo ikuskizuna, Perception,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTEARTEAN EKINGO DIO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUARI, KARMELO C. IRIBARREN ETA SANTOS ZUNZUNEGUI ELKARTUKO DITUEN POESIARI ETA SAIAKERARI BURUZKO TOPAKETAREKIN

José Fernández de la Sota idazleak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, datorren asteartean, URTARRILAREN 15ean, emango dio hasiera hamahirugarren edizioari, “Poesía y ensayo, cuestión de géneros” izenburupean,Gehiago

LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI, PALMERAS ETA NECTAR ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.   Bihar hasiko da berriro Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Néctar orkestrek alaituta. OhikoaGehiago