Artxiboa: azaroa 2018

ASTELEHENEAN, EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN HAINBAT ESPARRUTAKO 11 ARTISTA ETA SORTZAILE ELKARTUKO DIRA, “HAMAIKA EGUN, HAMAIKA SORTZAILE” IZENEKO EKIMENAREN HARIRA

Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da, bete arte. INUN, Gontzal Mendibil, Arkaitz Estiballes eta Karmele Larrinaga aktorea izango dira bertan, besteak beste. Streaming bidez ere ikusi ahalko da, hemen: www.kulturguneatb.eus   Astelehenean, abenduaren 3an, Bilboko Udaleko Kultura Saileko Bidebarrieta Kulturgunean ekitaldi berezia egingo da Euskararen Egunaren omenez, “Hamaika egun, hamaika sortzaile” izenburupean.Gehiago

SANTUTXUKO UDALTEGIAK UMOREZKO BAKARRIZKETA PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ABENDUAN, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

Programazioa BIHAR, arratsaldeko 19:00etan, zabalduko da –sarrera librearekin–, Asier Hormaza eta Diego Pérez antzezle eta umoregile ezagunen eskutik etorriko den gaztelaniazko bakarrizketa saioarekin.   Abendu honetan “Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Santutxuko Udaltegiak umorezko bakarrizketa egitaraua jasoko du bihartik aurrera. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren saioak abenduaren 4, 11, 13 etaGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANTEK, MAIATZAREN 2TIK 11RA EGINGO DEN ETA OSO BEREZIA IZANGO DEN 25. EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU

Bilboko Udalak antolatutako zinemaldiaren barruko “FANT laburrean” sekzioan, Epaimahaiak eta Ikus-entzuleek Film Labur Onenari ematen dioten Saria, 3.000 eurokoa, eta Epaimahaiak Euskal Film Labur Onenari ematen dion Saria, 2.000 eurokoa, azpimarratu behar dira. Horrez gain, aurrera jarraitzen da Sekzio Ofizialeko eta Panorama Fantastikoko Film Luze Onenen 3.500 eta 2.250 euroko sariekin, hurrenez hurren, eta baitaGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN – ZINEBIREN 60. EDIZIOAREN PROGRAMAZIOAREN BI HEREN ESTATU MAILAKO ESTREINALDI IZAN ZIREN, GEHIENAK FILM LABURREN ETA LUZEEN NAZIOARTEKO LEHIAKETAREN BARRUAN

Joan den ostiralean ateak itxi zituen jaialdiak aurreko edizioko zifrei eusten die, ia 13.000 pertsonarekin antolatu diren jardueretan –doakoetan eta ordaindutakoetan–, kalitatezko zine independente garaikidearen aldeko apustua berresten duen kopurua. Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiak orain arteko profesional kopuru onena lortu du aurten, 200 profesional baino gehiago akreditatu baitira, zinegileen, ekoizleen eta beste jaialdi batzuetakoGehiago

ELVIRA LINDO IDAZLEA IZANGO BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTOLATZEN DUEN “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMAKO BESTE TOPAKETA BATEKO GONBIDATUA

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da datorren asteazkenean, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloari berrekingo dio asteazkenean, azaroaren 28an. Hitzordu berri honek Elvira Lindo idazle andaluziarra,Gehiago

LEONARDO RUCABADO ARKITEKTOAREN HERIOTZAREN MENDEURRENAREKIN BAT ETORRIZ, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, XX. MENDEAREN HASIERAKO ARKITEKTURA MUGIMENDUARI EGIN ZION EKARPENARI BURUZKO BI HITZALDI JASOKO DITU AZAROAREN 23AN ETA 30EAN

Lehenengo hitzaldia BIHAR, ostiralean, izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Leonardo Rucabado arkitektoaren figuraren inguruko bi hitzaldi jasoko ditu, bata bestearen osteko bi ostiraletan, bihar eta 30ean, 1918an, 43 urte bainoGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAREN BESTE HITZORDU BAT JASOKO DU ASTEARTEAN, LITERATURARI ETA EMOZIOEI BURUZ BERBA EGINGO DUTEN ANA MERINOREKIN ETA MANUEL VILASEKIN

Literatura emozioen lurralde gisa gaiaren inguruko hitzordua Alicia San Juan kazetariak aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Ana Merino poeta eta Manuel VilasGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBI 60K, OPERA PRIMA IZENEKOEI ESKAINITAKO ZINEBI FIRST FILM SEKZIOKO AZKEN HIRU FILMAK PROIEKTATUKO DITU GAUR ARRATSALDEAN

Gaur goizean, Luise Donschen zuzendaria bertan zegoela, sekzio horretako saria lortzeko lehiatuko den Casanovagen (Alemania, 2018) aurkeztu da. Emanaldia gaur gauean, 22:00etan, izango da, Golem–Alhondiga 7. Aretoan. ZINEBI FIRST FILM Saria erabakiko duen nazioarteko epaimahaia Eulàlia Iglesias kazetari eta zine kritikariak, Agnès Wildenstein zine programatzaile frantses beteranoak eta Nele Wohlatz zinegile alemanak osatuko dute.  Gehiago

UZTAILEAN, BILBOKO KALEALDIAREN BARRUAN, BERE AZKEN LANA, PERCEPTION, ESTATU MAILAN ESTREINATUKO DUEN BIVOUAC KONPAINIA FRANTSESAK, ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUN PAREGABE HORREN ESZENOGRAFIARI BURUZKO BITARTEKARITZA TAILERRA ESKAINIKO DU ABENDUAN

Zirku, antzerki eta dantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei zuzendutako prestakuntza abenduaren 10etik 14ra izango da Zirkozaurren. Bilboko Udalaren ekimena da, Bilboko Kalealdiaren bitartez, eta baita udaberrian beste tailer bat jasoko duen Iruñeko Udalarena ere. Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jadanik http://bilbokokalealdia.eus helbidean.   Datorren uztailean bere hurrengo ikuskizuna, Perception,Gehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBIK, APICHATPONG WEERASETHAKUL ZINEGILE THAILANDIARRARI EMANGO DIO BERE 60. EDIZIOKO OHOREZKO BIGARREN MIKELDIA, BERE LAN EMANKORRA ETA ZINE BEGIRADA HETERODOXOA AINTZATETSIZ

Saria ostiraleko amaiera ekitaldian banatuko da; ekitaldi horretan, zinegilearen azken film laburra den Blue lanaren estatuko premièrea eta taldean egindako 10 Years Thailand filma eskainiko dira. Gaur arratsaldean eta bihar, zinegilearen 22 film laburrez eta ertainez osatutako atzerabegirakoa eskainiko da Guggenheim Museoan. Horietako batzuk ez dira inoiz ikusi Estatuan. 2010ean Canneseko Urrezko Palma irabazi zuenGehiago