Monthly Archives: uztaila 2018

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, DATORREN EDIZIORAKO IRUDIA AURKEZTU DU, ETA “La FuNdicIOn” ARETOAN EGINGO DIREN ESTREINALDIEN PROGRAMAZIOA AURRERATU DU, FLORA DETRAZ ETA SOROUR DARABI ARTISTAK, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta Marian Gerrikabeitia artistaren irudi bat aukeratu du kartelerako. BADek artista eta teknikari profesionalentzat eta erdi-profesionalentzat duen prestakuntza eskaintzaren barruan ‘heartbeat’ dantza tailer bat eta errealitate handituari eta irudien bitartez espazio eszenikoaren sorkuntzari buruzko ikastaro bat egongo dira.   Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren… […]

BILBOKO TALDEAK ETA ARTISTAK BURU DIRA ASTE NAGUSIKO BERTAKO POP-ROCKAREN XXXIII. ERAKUSTALDIAN

Abuztuaren 18tik 25era, Aste Nagusiko arratsalde guztietan, kontzertu bi egingo dira Bilborock aretoan, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte. Edizio honetan 100 talde baino gehiagok eman dute izena eta parte-hartzearen indizeak gainditu dira. Gainera, aukeratutako talderik gehienak Bilbokoak dira: 16tik 13 urikoak dira. Bertako Metal eta Pop-rockeko Erakustaldiak Aste Nagusiko kartel… […]

ASTEAZKEN HONETAN INDAUTXU PLAZAN HASIKO DEN “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMAK HIRU GAU ESKAINIKO DIZKIE KOLDO SERRA, PEDRO RIVERO ETA PABLO BERGER ZINEGILE BILBOTARREI

Abuztuaren 9ra arte zortzi saio programatu dira barruti guztietan, azken aldiko lanekin, eta baita klasikoren bat berreskuratuz ere, genero guztietakoak –fikzioa, animazioa, musikala…–, euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik. Bilboko Udalaren ekimenaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da, familia osoari kalean gozatzeko gonbidapena egiten dion… […]

KARRIKAN PLATAFORMAK KALEKO ARTE ESZENIKOEN EUSKAL PRODUKZIOA LAGUNTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZEN HIRUGARREN EDIZIOA DEITU DU

Plataforma Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako Udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute. 2019an sustatzaileen jaialdietan parte hartuko duen proiektu bat aukeratuko da. Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik. Informazioa www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri   Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko… […]

ASTELEHENEAN IREKIKO DA BILBOKO UDALAK IRAILEAN, “UNA RÍA CON DUENDE” JAIALDIAREN BARRUAN, ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Hasierako eta tarteko mailez gain, ikastaro aurreratuak ere eskainiko dira, ibilbide luzeko artisten eskutik, Ángela Carbajo bailaorea, Oscar Jareño musikaria, Antonio León gitarra jolea edo Miguel Jiménez Jiménez kantaore beteranoa, besteak beste. Matrikula abuztuaren 16ra arte egin ahal izango da, www.bilbao.eus udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez.   Bilboko Udalak astelehen honetan zabalduko… […]

23.300 PERTSONA, 2017AN BAINO %12 GEHIAGO, JOAN DIRA BILBOKO KALEALDIAREN, KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAREN, AZKEN EDIZIOAN PROGRAMATUTAKO IKUSKIZUNETARA

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da, programatutako 65 ikuskizunekin –2017an baino 7 gehiago– eta ia egunero leku guztiak betez Casilda Iturrizar Parkeko karpatan.   23.300 pertsonak, 2017an baino %12 gehiagok, gozatu dute Bilboko Udalak antolatzen duen eta Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren – BILBOKO KALEALDIAREN azken edizioak uztailaren 2tik 7ra hiriko zenbait… […]

BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK, ZAZPI KALEEN INGURURA ERAMANGO DU IKUSKIZUNA GAURTIK AURRERA

Larunbatera arte hogeita hamar ikuskizun inguru ikusi ahal izango dira oraindik, horien artean, Arriaga plaza eta Areatzako Kaia hartuko dituzten gaueko ikuskizun ikusgarriak eta konplexutasun tekniko handiena dutenak. Horrez gain, ikus-entzuleek euskal konpainia hauen azken lanak ikusteko aukera izango dute: Amaia Elizaran, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea, Zo-Zongó!! eta Ertza; azken… […]

DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE ETA MUNDUKO FOLKLORE TOPAKETA ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea da. Emanaldiak uztailaren 8, 14, 21, 27, 28 eta 29an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz.   Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako… […]