Monthly Archives: maiatza 2018

BILBOKO UDALAREN BLV-ART PROGRAMAK EKINTZA KOLEKTIBOA JASOKO DU DATORREN EKAINAREN 8AN BILBOROCKEN, EUREN BURUAREKIN EZKONDU, ZAINDU ETA KONPROMISOA ERAKUTSI NAHI DUTEN EMAKUMEEKIN

May Serrano sortzaileak zuzendutako “Bai, nire burua maite dut!” ekimenak, partaide asko izango dituen ezkontza horretan parte hartu nahi duten emakumeak bilatzen ditu; horretarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea ekainaren 4tik 7ra San Frantziskoko Udaltegian egingo den garapen pertsonaleko eta autoezagutzako tailerrean. Izena ematea: [email protected] Beste alde batetik, irekita dago Ana Mateyrekin eta Isabel… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, CAYE CASASEN ETA ALBERT PINTOREN “MATAR A DIOS” FILMA ESKAINIKO DU GAUR SEKZIO OFIZIALAREN BARRUAN

Zinegileek gaur goizean aurkeztu dute komunikabideen aurrean ikus-entzuleek 20:00etan Azkuna Zentroko auditorioan ikusi ahal izango duten euren lehengo film luzea.   Caye Casas eta Albert Pinto zinegileek gaur goizean aurkeztu dute Bilbon euren lehenengo film laburra, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 24ko Sekzio Ofizialean lehiatuko den “Matar a Dios” (Espainia, 2017). Sitgeseko Zinemaldian Ikus-Entzuleen Saria… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 24REN SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN ISSA LÓPEZ ZINEGILE MEXIKARRAREN “TIGERS ARE NOT AFRAID (VUELVEN)” FILMAREN PREMIEREA JASOKO DU BILBOK

Zuzendariak gaur aurkeztu du bere film luzea Bilbon, komunikabideen aurrean, eta Bilboko ikusleek bihar ikusi ahal izango dute, 22:15ean, Azkuna Zentroko Auditorioan.   Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den Issa López zinegile mexikarraren “Tigers are not Afraid” (Mexiko, 2017) film luzearen estatuko premierea jasoko du Bilbok asteburu honetan. Filma bihar, igandean, eskainiko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ELIA BARCELÓREN ETA PILAR SÁNCHEZEN AZKEN LIBURUEN AURKEZPEN EKITALDIA JASO DU ASTEAZKENEAN

El color del silencio (Barceló) eta Mujeres errantes (Sánchez) lanen aurkezpen ekitaldia, César Coca kazetariak gidatuko duena, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldi-solasaldia streaming-ez eskainiko da “kulturguneatb.eus” webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literaturako bi lanen aurkezpen ekitaldia jasoko du… […]

JOE DANTE ZUZENDARI ESTATUBATUARRAK FANTASTIKOAREN IZARRA SARIA JASOKO DU GAUR ARRATSALDEAN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANTEN INAUGURAZIO EKITALDIAN, GENEROAREN BARRUAN EGIN DUEN IBILBIDE OSOA AINTZATSIZ

“Gremlins” edo “El chip prodigioso” lanen zuzendariak Bilboko Zinemaldiaren ohorezko saria eramango du, gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian. Horrez gain, FANT2FUN sekzioaren barruan, bihar, gaueko 22:15ean, ikus-entzuleek “Gremlins” (1984) mitikoaz eta “The Howling (Aullidos)” (1981) klasikoaz gozatu ahal izango dute pantaila handian   Bilboko Udalak antolatzen duen eta gaurtik maiatzaren 12ra bere 24. edizioa… […]

BILBOKO UDALAREN BLV-ART PROGRAMAK ASTELEHENEAN ZABALDUKO DU BILBO ZAHARREKO ERAKUSKETA ETA SORKUNTZA GUNEETATIK BISITA GIDATUAK EGITEKO IZENA EMATEKO EPEA

Programak “Arty Walks” jarduera jasoko du aurten ere, auzoaren eraldaketa zuzenean ezagutzeko eta arte eta sorkuntza espazioen arduradunekin elkarrekintzan aritzeko; ekainaren 8an eta 9an izango da. Izen emateak: www.kulturabarrutik.eus   Bilboko Udalaren BLV-Art programak astelehenean, maiatzaren 7an, zabalduko du Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea. Arty Walks ekimena… […]

LARUNBAT HONETAN HASIKO DA “MUSIKAUZO”, MAIATZEAN ETA EKAINEAN HIRIKO BARRUTI GUZTIAK FANFARREEN ETA KALEKO MUSIKA BANDEN ERRITMOZ BETEKO DITUEN BILBOKO UDALAREN EKIMENA

DJak, trikitixa, marching band-ak, dantzaldietako orkestrak, fanfarreak eta batukada edo funki taldeak, 63 emanaldi eskainiko dira ekainaren amaierara arte, ostiraletan eta larunbatetan, batez ere.   Larunbat honetan emango zaio hasiera Bilboko Udalak antolatzen duen “Musikauzo” programaren beste edizio bati. Ekimen horrek fanfarreaz eta kaleko musikaz beteko ditu Hiriko barruti guztiak, ekainaren amaierara arte. Programazioari hasiera… […]

11 EUSKAL FILM LABUR LEHIATUKO DIRA BIHAR CAMPOS ANTZOKIAN FANT LABURREAN SEKZIOAREN BARRUAN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 24REN INAUGURAZIO EKITALDIAREN ONDOREN

FANT LABURREAN sekzioko filmak 3.000 euroko Film Labur onenaren saria jasotzeko lehiatuko dira. Horrez gain, epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Onenaren 3.000 euroko saria eta 2.000 euro jasoko dituen Euskal Film Labur Onenaren saria. Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 24. edizioa 20:00etan hasiko da Campos Antzokian, zine aretoetara… […]

MAGIAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN ARTISTEK HARTUKO DUTE PARTE, “EL BAÚL DEL MAGO”-REN ROULOTTEAREKIN GAUR ARRATSALDEAN ARRIAGA PLAZARA HELDUKO DEN OTXARKOAGAKO ETA TXURDINAGAKO MAGIA TOPAKETEN XIV. EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatu duen programak magiaren munduan gero eta izen handiagoa lortzen ari diren gazteak eta artista ospetsuak elkartuko ditu maiatzaren 30era arte, errepertorio anitza eskainiz. Azpimarragarriak dira Diego Calaviaren, Jon Zabalen eta Sebastien Dethiseren ikuskizunen Euskadiko estreinaldiak. Otxarkoagako Udaltegiak “Euskadiko eta Munduko izarren gala handia”, eta “Atera ezazu barruan daramazun magia!” Magia Amateurreko V.… […]

BILBOKO UDALAK ZAPATU HONETAN ZABALDUKO DU EGUNGO PANORAMAKO AHOTS ESANGURATSUENAK SANTUTXUN BILDUKO DITUEN “UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN 34. EDIZIOA

Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin batera antolatu den egitaraua maiatzeko hiru zapatutan, 5ean, 12an eta 19an, egingo da Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Maiatzaren 25ean, barikuan, itxiko da, auzoan egingo den Bertso-poteoarekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.   “Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere 34. edizioa zabalduko… […]