Artxiboa: otsaila 2018

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN HAMARGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2018ko MARTXOAREN 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 4.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten hiru egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arteGehiago

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN TOPAKETAREKIN

Helena Matute Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedradunak eta, Carlos Briones, CSIC-INTA Astrobiologia Zentroko biokimikariak, bi hitzaldi emango dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan. Bilboko Udalak, Charles Darwin, Alfred Russel Wallacerekin batera eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zeneko 209. urteurrena ospatuko du datorren ASTELEHENEAN.Gehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MARTXOAN ESKAINIKO DEN DRAMATURGIA GARAIKIDE TAILERRERAKO IZEN EMATE EPEA IREKI DU

Prestakuntza Tamara Gutiérrezek, Alberto Conejerok eta María Velascok emango dute, eta martxoko hiru asteburutan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian. Interesatuek martxoaren 1a baino lehen eskatu beharko dute izena emateko fitxa bilbaoeszena@bilbao.eus helbidearen bitartez. BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzerkiko idazketaren forma berrietan interesa duten pertsonei zuzendutako dramaturgia garaikideGehiago