Artxiboa: otsaila 2018

BILBOKO UDALAK, TULAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN, IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEI ETA TXALAPARTARI BURUZKO IKASTAROEN BESTE EDIZIO BAT ESKAINIKO DU APIRILETIK AURRERA

Prestakuntza programak, bideo-sorkuntzari eta reflex kameraren erabilerari buruzko bi monografikok osatutako oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa jasotzen du. Izena emateko epea martxoaren 1etik 19ra egongo da zabalik, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez. Otxarkoagako Udaltegiak, Tular Elkarteak Bilboko Udalaren lankidetzarekin antolatutako txalapartari eta ikus-entzunezko baliabideei –bideo-sorkuntza eta reflex kamera– buruzko ikastaroen beste edizio bat jasoko du apiriletik aurrera. IzenaGehiago

ERREKALDE AUZOAK UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN VI. EDIZIOA JASOKO DU MARTXOKO OSTIRALETAN, LAU IKUSKIZUN ESZENIKOREKIN ETA FILM LABURREI ESKAINITAKO SAIO BATEKIN

Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua datorren ostiralean abiatuko da, arratsaldeko 19:30ean, Italiako Lucchettino konpainiaren “Lucchettino Classic” ikuskizunarekin. Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren VI. edizioa inauguratuko du ostiral honetan. Erakustaldia martxoko lau ostiraletan (2, 9, 16 eta 23an) egingo da Errekaldeko udaltegian. Erakustaldiak ikus-entzule helduei eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO TOPAKETEI EKINGO DIE BERRIRO, “AMORES” LIBURUA AURKEZTUKO DUEN LEONOR DE RECONDO IDAZLEAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du asteartean, otsailaren 27an. Oraingo honetan, gonbidatua, jatorri euskalduna duen Leonor de Recondo idazlea izango da, “Amores” (Minúscula arg.) liburuarenGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LITERATURARI, MUSIKARI ETA EMOZIOEI BURUZKO LAU TOPAKETETATIK LEHENENGOA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, MIKEL GOROSABEL ‘NORTON’ MUSIKARIAREKIN

“Saio linbikoak”, izenburua duen egitasmoak lau emanaldi jasoko ditu urte amaierara arte, formatu akustikoan, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literaturari, musikari eta emozioei buruzko lau topaketetatik lehenengoa jasoko du asteazken honetan, OTSAILAREN 21ean. “Saio linbikoak” izenburua duten topaketen helburua ikus-entzuleakGehiago

“BILBAO DISTRITO JAZZ” EKIMENAK OSTIRAL HONETAN JARRIKO DU MARTXAN BERE KONTZERTU EGUTEGIA, ERREFERENTE DIREN MUSIKARIAK AUZOETARA ERAMANGO DITUEN PROGRAMAZIO ANITZ ETA KALITATEZKOAREKIN

Begoñako, Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiek, Sarrikon dagoen Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak, Bilboko Club Deportivok eta Bidebarrietako Liburutegiak hauen emanaldiak jasoko dituzte: Voro García Quartet, Albert Sanz & Javier Colina, S.O.S. Travelling Van, Dimitry Baevsky Quartet, Aritza Castro Quartet eta Eva Romero & Ramón Cardo. “Bilbao Distrito Jazz” Bilboko Udalaren ekimena da, Bilbaína JazzGehiago

BILBOK, ZINECITTÀREN – ZINE ITALIAR GARAIKIDE ZIKLOAREN, III. EDIZIOA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, ORAIN DENBORA GUTXI EGINDAKO HIRU FILM JATORRIZKO BERTSIOAN ESKAINIZ

Euskaditalia, spazio di unione cultural elkarteak sustatutako egitarauak ZINEBIren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntza du. Saioak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, eta sarrera librea izango da. Bilbok, Euskaditalia, spazio di unione cultural elkarteak antolatutako Zinecittà zine italiar garaikide zikloaren bigarren edizioa jasoko du aste honetan, otsailaren 15ean, 16anGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “BOLO” BATEN ANTOLAKUNTZARI BURUZKO TAILERRA ESKAINIKO DU MARTXOAN

Martxoaren 12, 13, 14, 19 eta 20an izango da, BilbaoEszenako instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3), 16:00etatik 19:00etara. BILBAOESZENA – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak, “bolo” bat planteatzen denean kontuan izan beharreko alderdietarako gida izango den ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Helburua, ikuskizuna egin daitekeen espazioetan ager daitezkeen arazoeiGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK SUSO DE TORO ETA MÀRIUS SERRA ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, KATALUNIAKO ETA GALIZIAKO LITERATURARI BURUZKO SOLASALDIAN

Juan Carlos De Rojo kazetariak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Suso de Toro eta Màrius Serra idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, OTSAILAREN 13an. “Catalunya/Galicia. Dos lenguas, dos literaturas”Gehiago

MAIATZAREN 4TIK 11RA EGINGO DEN FANT-BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXIV. EDIZIOAK PAUL URKIJO ZINEGILE GASTEIZTARRARI EMANGO DIO GENEROAN NABARMENTZEN ARI DEN FIGURA AINTZATESTEN DUEN FANTROBIA SARIA

Errementari (2018) bere lehenengo film luzea martxoaren 2an helduko da Estatu osoko zine-aretoetara, nazioarteko banaketaz arduratuko den Filmax-en eskutik. FANTek hurrengo ediziorako irudia aurkeztu du, protagonista, hiriko txoko guztietara heltzen den mamu, izaki, zinezalea duena. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak-FANTek, fantasiazko generoan nabarmentzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria emango dio Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari. ErrementariGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTEGUNEAN EKINGO DIO BERRIRO “XXXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” ZIKLOAREN PROGRAMAZIOARI, JATORRI MAROKOARRA DUEN NAJAT EL HACHMI IDAZLEAREKIN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da helbide honetan: www.kulturguneatb.eus Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloari berrekingo dio ostegun honetan, urtarrilaren 8an. Hitzordu berri honek, Madre de leche y miel (Ed.Gehiago