Artxiboa: abendua 2017

ABANDO – BARRAINKUAKO UDALTEGIAK, “INDARKERIA BIZIKIDETZAN” GAIARI BURUZKO NAZIOARTEKO III. ASKATASUNARTE 2017 SARIKETAN SARITUTAKO LANAK BILTZEN DITUEN ERAKUSKETA JASOKO DU URTARRILAREN 12RA ARTE

Bilboko Udalaren lankidetza duen lehiaketa, pintura, marrazketa, eskultura, argazkigintza, diseinu grafiko eta bideoarte lanetarako zabalik dago. Aurtengo edizioa, gure gizartean ematen diren indarkeriaren adierazpenetan zentratu da. Abando – Barrainkuako Udaltegiak, Bilboko Udalaren laguntza duen Nazioarteko III. Askatasunarte 2017 Arte Sariketara aurkeztu diren lan hoberenak erakutsiko ditu jendearen aurrean urtarrilaren 12ra arte luzatuko den erakusketan. ErakusketaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK GABONETAKO KONTZERTUA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, BILBO SAX QUARTET SAXOFOI LAUKOTEAREKIN

“Bidaia XX. mendetik” izenburua duen musika ikuskizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Gabonetako kontzertu berezia jasoko du asteazken honetan, Bilbao Sax Quartet saxofoi laukotearekin. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. AbenduanGehiago

FANTEN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXIV. EDIZIOAK, SARIEN ZENBATEKOA 7.250 EUROTAN HANDITU DUEN HURRENGO EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA ZABALDU DU

Maiatzaren 4tik 11ra egingo den hurrengo edizioan ekarpen ekonomikoa handitu egingo da, 3.500 eta 2.250 euroko sariak emanez Sekzio Ofizialeko eta Panorama Fantastikoko Film Luze Hoberenei, hurrenez hurren, eta baita Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenari ere, 1.500 eurokoa, hain zuzen ere. Bilboko Udalak antolatutako zinemaldiaren barruko “FANT laburrean” sekzioan, Epaimahaiak eta Ikus-entzuleek Film LaburGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTONIO MACHADOREN ETA ENRIQUE GRANADOS KONPOSATZAILEAREN ARTEKO POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA JASOKO DU ASTELEHEN HONETAN, ORPHENICA LYRA TALDEAREN ESKUTIK

Carmen Bereciartuak, José Luis Cuestak eta Constantino Díezek jarriko diete ahotsa Machadoren testuei, Granadosen hainbat pieza eskainiko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean (abenduaren 18an) arratsaldeko 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearen eskutik, Antonio Machado 98ko Belaunaldiko poetaren eta Enrique Granados konposatzailearen lanen artean.Gehiago

BILBO IZANGO DA, ORAINGOAN ERE, URTERO ABENDUAREN 21EAN MUNDU OSOKO HAINBAT HIRITAN OSPATZEN DEN FILM LABURRAREN ALDEKO “EGUNIK LABURRENA” EKIMENAREN EGOITZETAKO BAT

Bilboko Udalak eta PLATANOBOLÍGRAFO ekoizpen-etxeak gure hirian sustatu duten ekimena astelehenean hasiko da, eta abenduaren 23ra arte berrogeita hamar film labur inguru proiektatuko dira, horietako batzuk jaialdietan sarituak eta Bilbon oraindik ikusi gabeak. Bilbao Berrikuntza Faktorian eta Dock Bilbaon izango dira programazioko ekitaldi nagusiak OSTIRALEAN eta LARUNBATEAN. Film laburrak proiektatzeaz gainera, mahai-inguruak egingo dira, etaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK MARIE CURIE IKERLARI ETA FISIKA ETA KIMIKA NOBEL SARIAREN FIGURA GOGORA EKARRIKO DUEN IKUSKIZUN ESZENIKOA JASOKO DU OSTIRALEAN, JAIO ZENETIK 150 URTE BETE DIRENEAN

Carlos Paneraren zuzendaritzapean Itziar Ituñok eta Chema Trujillok antzeztuko duten pieza 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Erre Arteka & Maskaradak ekoiztutako antzezlana jasoko du ostiralean, 19:30etik aurrera. Carlos Paneraren zuzendaritzapean Itziar Ituño eta Chema Trujillo protagonista dituen “Marie Curie-ManyaGehiago

AMAIA ELIZARAN ETA MYSTÉRIEUSES COIFFURES KONPAINIAK DIRA, KALEKO ARTE ESZENIKOEI LAGUNTZEKO KARRIKAN PLATAFORMAREN BIGARREN DEIALDIAREN IRABAZLEAK

Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz. Une honetan, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Hendaiako eta Libourneko udalek, Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute. Amaia Elizaranen Block dantza garaikide pieza, eta Mystérieuses Coiffures konpainiaren La leyenda del hombre pájaro ipuin onirikoa izan dira Karrikanen, kalekoGehiago

EMAKUMEEN HIP HOPAREKIN LOTUTAKO EKITALDIAK, BAZTER FESTEK, ESTATU OSOKO ARTISTA ERREFERENTEAK BILDUKO DITU HIRUGARREN EDIZIOAN

Eskina Femeninaren eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren arteko ekitaldi hau datorren larunbatean izango da, Bilborock-en, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da. Kontzertuak, tailerrak, eta bat-bateko jardunen eta remixen erronda bat egingo dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest programaren hirugarren edizioa antolatu dute datorren larunbaterako, abenduaren 16rako, Bilborock aretoan. ProgramakGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BEROKI GORRIA & EL ABRIGO ROJO” LIBURU ILUSTRATUAN OINARRITUTA DAGOEN GERRA ZIBILEKO UMEEI BURUZKO ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Patxi Zubizarretaren gidoia izango duen ekitaldian Pello Ramírezek –txeloa eta akordeoia– Maddi Oihenartek –ahotsa–, Imanol Elizasu & Zaroatxok –koruak– eta Sahatsa Ramírezek –dantza– ere hartuko dute parte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Beroki gorria & ElGehiago

OTXARKOAGA AUZOAK NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Egitarauak nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko ditu, eta abenduaren 23an amaituko da, Gorka Aginagalderen eta Iñigo Salineroren “Cotillas en 3D” ikuskizunarekin. Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko UdalarenGehiago