Artxiboa: iraila 2017

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN “BILBAOPOESIA” LITERATUR JAIALDIAK, BERE 25. URTEURRENEKO BIRA EGITEN ARI DEN POLONIAKO “KROKE” BANDAREN KONTZERTUA PROGRAMATU DU

BILBAOPOESIA urriaren 16tik 25era luzatuko da Bidebarrietako Liburutegian, eta 21ean –arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, egungo klezmer musikaren ordezkari nagusia den banda ospetsuaren soinu garaikideekin beteko da. Kroke taldearen kontzerturako sarrerak (10 euro) astelehenetik, urriaren 2tik, aurrera eskuratu ahal izango dira Power Records dendan eta bilbaokultura.eus webgunean. Bidebarrieta Kulturguneak –Bidebarrietako Liburutegian dagoen guneak–, Bilboko Udalak antolatzen duenGehiago

BILBOKO UDALAK UNAMUNOREN EGUNA OSPATUKO DU OSTIRAL HONETAN, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN ESKAINIKO DEN KONTZERTU LIRIKOAREKIN ETA DAGOENEKO TRADIZIONALA DEN ETA EGILEAREN IZENA DARAMAN PLAZAN EGITEN DEN LORE ESKAINTZAREKIN

“Música para Miguel de Unamuno”, Luís Santana baritonoarekin eta pianoan arituko den Antonio Lópezekin, arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Unamuno plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero egiten dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu eguerdiko 12:00etan. Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XVII. Saiakera Sariak irabazi zituzten bi saiakera-lanak argitaratuGehiago

SAN FRANTZISKOKO UDAL LIBURUTEGIAK, EMAKUMEAK ZINE FANTASTIKOAN BETETZEN DUEN LEKUAN ZENTRATUTAKO ZINE KRITIKA TAILERRA JASOKO DU URRIAN

Jarduera urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Saio bakoitza, zine kritikariek eskainitako master class batekin osatuko da. Bilboko Udal Liburutegi Sareak, emakumeak zine fantastikoaren barruan betetzen duen lekuan zentratuta egongo den zine kritikari buruzko tailerra programatu du urrirako. Jarduera astelehen guztietan izango da, arratsaldekoGehiago

BILBOK BILBOARGAZKIREN XI. EDIZIOA JASOKO DU AZAROAREN AMAIERARA ARTE, PROFESIONAL OSPETSUEN BEDERATZI ARGAZKI ERAKUSKETAREKIN, HITZALDIEKIN ETA TAILERREKIN

Bilboko Udalaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBKk babesten du. Ikusleek, Asier Garagarza edo Javier Alonso Torre euskal argazkilari ezagunen lan batzuetara hurbiltzeko aukera izango dute, eta baita Li Yaping eta Wang Yanrong artista txinatarren edo Alacanteko Juan Pablo de Miguel argazkilari ospetsuaren lanetara ere. Bilboargazkik, gonbidatutako argazkilari askoren presentziaGehiago

ALMUDENA GRANDESEK BERREKINGO DIO OSTEGUN HONETAN “XXXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” ZIKLOAREN PROGRAMAZIOARI, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da helbide honetan: www.kulturguneatb.eus Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloko beste topaketa bat jasoko du datorren ostegunean, irailaren 28an. Udako etenaldiaren ondorengo hitzordu honek, “LosGehiago

ZINEBIK, BERE BIZITZEKO MODUA DEFENDATZEKO INUIT HERRIARI AHOTSA EMATEN DION ALETHEA ARNAQUQ-BARIL ZUZENDARIAREN “ANGRY INUK” FILMA ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta ingelesezko eta inuktitutezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Alethea Arnaquq-Barilek zuzendutako “Angry Inuk” (“InuitGehiago

BILBOKO UDALAK BAT EGINGO DU IKERLARIEN GAU EUROPARRAREN OSPAKIZUNAREKIN, DEUSTUKO BARRUTIAN TAILERRAK ETA HITZALDIAK JASOTZEN DITUEN ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAREKIN

Jende guztiari zuzendutako hainbat gairi buruzko sei hitzaldi zientifiko programatu dira, eta barrutiko sei ikastetxetan eskainiko dira. Jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, ostiral eta larunbat hauetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Deustuko Udaltegian, sarrera librearekin, baina tailerretan parte hartzeko webgunean izena eman beharko da aurretik: www.kulturabarrutik.eus Bilboko Udalak bat egingo du aurten Ikerlarien Gau Europarraren ospakizunarekin,Gehiago

BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN ANTZERKI AMATEUR ETA ERDI-PROFESIONAL PROGRAMAK, OSTEGUN HONETAN EKINGO DIO BERRIRO AUZOETAN ESKAINTZEN DUEN UDAZKENEKO ANTZERKI PROGRAMAZIOARI

Otxarkoagako, Castañoseko, Basurtuko, Santutxuko, Begoñako, Errekaldeko eta Zorrotzako udaltegiek, eta edizio honetan baita Buiako udaltegiak ere, bertako antzerki eta dantza taldeen 15 proposamen jasoko dituzte urte amaierara arte, eta guztietarako sarrera doakoa izango da. Programazioa kalitatezko ikuskizunek eta azken garaietan euskaraz egindako zenbait antzezlanen ekoizpenak markatzen dute. Zirkuitua abenduaren 13an amaituko da Bilborock-en, BilbaoEszenako egoitzaGehiago

BILBOKO UDALAK IKUS-ENTZUNEZKO ETA MUSIKA IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU URRITIK AURRERA OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

Bateria ikastaroak maiatzera arte luzatuko dira, eta musika informatikari eta Home – Studiori eta gitarra elektrikokoari buruzkoak urria eta martxoa bitartean eskainiko dira. Txalaparta ikastaro intentsiboa eta bideo-sorkuntzari eta reflex kamerari buruzko bi monografikoak urrian eta azaroan izango dira. Izen ematea irailaren 28ra arte egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus Kultura Sailak eta TularGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK MIKEL MARTINEZ ETA PATXO TELLERIA ELKARTUKO DITU, EUSKAL LITERATURARI ETA ABESTIARI BURUZKO TOPAKETAN

Hitzordua euskaraz izango da, eta Lutxo Egia idazleak aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, datorren asteartean, irailaren 19an, ekingo dio berriro programazioari, euskal literaturaren eta musikaren inguruko topaketarekin. Bertan MikelGehiago