Artxiboa: abuztua 2017

BILBOKO UDALTEGIEK BESTE ZAZPI PINTURA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARI JASOKO DITUZTE BIHARTIK AURRERA, “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BARRUAN

Marta Betolazaren, Felisa Urracaren, Javier de la Iglesiaren, Joseba Kortazarren, Jesús Díaz Vielvaren eta Jon Maoren lan plastikoak ikusi ahal izango dira, eta baita Marta Pérezen zuri beltzezko zenbait argazki ere. Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea Hiriko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da. Expodistritok, Bilboko barrutietakoGehiago

BILBOKO UDALAK IRAILEAN EKINGO DIE BERRIRO ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO DOAKO BISITA GIDATUEI, 1804AN ZAMAKOLADAREN AGERTOKIA IZAN ZEN ABANDOKO ELIZATEA IZANDAKOTIK OINEZKO IBILBILDEA PROPOSATUZ

Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako gertakari horiek bizi zituzten zenbait leku ezagutzeko. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak ASTELEHENETIK, abuztuaren 28tik, aurrera egin ahal izango dira. BilbokoGehiago

BEDERATZI EGUNEZ, BILBO, AISIA ETA KULTURAREN HIRIBURUA BILAKATUKO DA. UDALAK ANTOLATUTAKO 2017KO ASTE NAGUSIAK 400 EKIMEN BAINO GEHIAGO IZANGO BAITITU

Aste Nagusia abuztuaren 19an hasiko da Arriaga Antzokiko balkoian, 19:00etan, gauzatuko den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketaren ondoren. Udalak musikaren inguruko 100 jarduera baino gehiago antolatu ditu Aste Nagusirako bederatzi eszenatoki ezberdinetan. Jarduerak doakoak eta pertsona guztientzat zuzenduak eta izango dira. Gainera, berrikuntza gisa, Bilboko Udalak gazteei zuzendutako kontzertua antolatu du Abandoibarrako agertokian, 26an 19:00etan;Gehiago

HERRI KIROLAK ETA EUSKAL FOLKLOREA NAGUSI IZANGO DIRA 2017KO ASTE NAGUSIAN

Erraldoi eta buruhandiek leku izango dute jaietan. Erakusketa Euskal Museoan bisitatu ahal izanda da, dohainik, Aste Nagusia-n zehar. Gainera, goizero, Alde Zaharra zeharkatuko dute, Zabalgunera igo eta Atxurira bueltatuko dira. Bilbainadek, euskal dantzek, bertsolariek, albokariek, gaita-jotzaileek folklore programa osatuko dute. Baita herri kirolek, traineru-estropadek eta euskal kirol jarduerek ere. Aurten, ‘Bilbao Hiria’ XL. Estropada ospatzenGehiago

IGANDEAN, MARAN ORKESTRA IZANGO DA LA CASILLAKO DANTZALDIAN

Maran orquestra izango da buru igandean, La Casillako kioskoan, ospatuko diren Dantzaldietan. Dantzaldiak abuztuko igandeetan ospatuko dira, abuztuaren 20a eta 27a salbu, Aste Nagusia dela eta ez baitira Dantzaldiak egongo. ASTEBURUKO PROGRAMA La Casillako kioskoan, igandean, abuztuaren 13a, Dantzaldien saio berria izango da 18:00etatik 21:00etara Maran orkestrarekin.

“UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMA OSTIRAL HONETAN AMAITUKO DA ARTXANDAN, IKUS-ENTZULE HELDUEI ZUZENDUTAKO BILBOKO BELDURREZKO MARATOIAREKIN. BERTAN “LA NOCHE DEL VIRGEN” ETA “EL ATAÚD DE CRISTAL” FILMAK ESKAINIKO DIRA, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalaren aire libreko zine programaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da. Bilboko Udalak joan den uztailean jarri zuen martxan aire libreko “Udan zinea zure auzoan” programa. Ostiral honetan emango zaio amaiera hirugarren edizioari, Artxandako patinaje pistan, Haritz Zubillaga eta Roberto San Sebastián zinegileei eskainitako made in Bilbao beldurrezko zine maratoiarekin, ikus-entzule helduentzatGehiago