Artxiboa: ekaina 2017

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “LAS LAVANDERAS DE GAUGUIN” J. I. FERNÁNDEZ BAÑUELOSEN LEHEN ELEBERRIAREN, AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Las lavanderas de Gauguin” (AA Ediciones) eleberriaren, J.I Fernández Bañuelos kazetari bilbotarraren fikziozko lehenengo lanaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, EKAINAREN 19an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lanak, berunaren urteetan BilbokGehiago

BILBOKO UDALAK, EKAINAREN 26AN HASIKO DEN ETA KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN 27 KONPAINIA ETA ESTATU MAILAKO 8 ESTREINALDI IZANGO DITUEN BILBOKO KALEALDIAREN XVIII. EDIZIOA AURKEZTU DU

Programazioaren barruan kaleko antzerki garbienetik zirkura, clownera, txotxongiloetara, kabaretera edo dantzara doazen 58 ikuskizun jasoko dira, zaldi gaineko artista edo pizzeria ibiltari bat, besteak beste, eta baita umorez eta originaltasunez betetako beste batzuk ere, ikus-entzule guztientzat. Euskal konpainia hauek euren azken lanak aurkeztuko dituzte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. BilboGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, POETA MADARIKATUAK EZIZENEZ EZAGUTZEN ZIRENEN LANEAN OINARRITUTAKO GALATEA ELKARTEAREN POESIA ERREZITALDIA ESKAINIKO DU OSTIRALEAN

Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Ana Guadalupe Fernándezen eta José Luis Sanchoren ahotsak izango ditu. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak poesia errezitaldia jasoko du ostiralean, Galatea kultur elkartearen eskutik. “Madarikatuen begirada” izenburupean, Rilke, Rimbaud edo Edgar Allan Poe egileen bertsoak eskainiko ditu, besteakGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO BESTE TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTEAZKENEAN, “REVOIR PARIS” AZKEN LANA AURKEZTUKO DUEN BENOÎT PEETERS IDAZLEAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Frantsesez eta gaztelaniaz izango da, aldi bereko itzulpenarekin. Streaming-ez ere jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren asteazkenean, EKAINAREN 14an. Oraingo honetan, gonbidatua, Benoît Peeters istorio egileaGehiago

HARINO PANADERAREN ERAIKINAK JASOKO DU MODU EGONKORREAN IRALABARRI AUZOAREN HISTORIA IRUDIEN BITARTEZ AZALTZEN DUEN ERAKUSKETA

Bilboko Udalak, Irala 100 urte batzordea auzokide elkartearen laguntzarekin, antolatu duen “Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena”, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan sartzen da, eta aurretik Kirikiño Etorbideko plazan erakutsi zen. Jaso duen harrera bikaina ikusita, Bilboko Udalak modu egonkorrean erakustea erabaki du Iñaki Llamas Iralabarriko auzokidea eta, Arantza Pareja ikerlari eta UPV/EHUko Historia GaraikideGehiago

LIBURU AZOKAREKIN ELKARLANEAN, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK XAVIER GÜELL MUSIKARIAREN “LOS PRISIONEROS DEL PARAÍSO” ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Liburu Azoka dela eta programatu diren jardueren artean, ostiralean, leku berean, literaturari eta zineari buruzko topaketa egingo da, Unai Elorriagarekin, Eduardo Sacherirekin eta Félix Linaresekin. Bidebarrietako Liburutegiak Xavier Güell musikariaren “Los prisioneros del paraíso” (Galaxia Gutemberg) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, ekainaren 7an. Testu horretan, historia eta fikzioa elkarren ondoan doaz, TerezinekoGehiago

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, HIRIKO ARTEAK ETA SORKUNTZA ESPAZIO BERRIETARA EGINGO DIREN BISITEK, GUZTIA POESIAZ ETA MUSIKAZ GOZATUTA, ZENTRATUKO DUTE DATORREN ASTELEHENEAN ABIATUKO DEN BLV-ART-EN PROGRAMAZIOA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Programazioaren barruan, BLV-ART-ek ekoiztutako bi performance estreinatuko dira, piperraren inguruko afaria barne hartzen duen María Ptqken eta Macarena Recuerdaren “Misión Käpsa” eta Bilbo ZaharreanGehiago

ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 15 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan. Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, EKAINAREN 4an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Aurtengo edizioan sariaGehiago