Artxiboa: ekaina 2017

DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE ETA MUNDUKO FOLKLOREEN TOPAKETA ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea da. Emanaldiak uztailaren 2, 8, 15, 22 eta 27an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarakoGehiago

BILBOKO KALEALDIKO PROGRAMAZIOA AREATZA INGURURA ALDATUKO DA GAURTIK AURRERA, LARUNBAT GAUERDIRA ARTE IRAUNGO DUTEN HOGEITA HAMAR IKUSKIZUN INGURUREKIN

Bilboko Udalaren partaidetza duen mugaz gaindiko lankidetzarako “De Mar a Mar – Pirineos de Circo” programaren bitartez, Europako zirku konpainia garrantzitsuenetako batzuk izango ditugu gure artean, Bivouac (Frantzia), Daraomaï (Frantzia), H.M.G. (Frantzia) edo “Eia” Zirku Konpainia (Katalunia), besteak beste. Larunbatera arte, euskal konpainia hauek ere euren azken lanak eskainiko dituzte: Deabru Beltzak, Eva Guerrero, Hortzmuga,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ARNEDOKO OCTUBRE CORTO ZINEMALDIAK ZINEGILE BILBOTARRARI BURUZ ARGITARATU DUEN “PEDRO OLEA. AZCONA Y UN LOBO” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Pedro Oleaz gain, ekitaldian Bernardo Sánchez eta Chechu León editoreek hartuko dute parte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Arnedoko (Errioxa) Octubre Corto jaialdiak zinegile bilbotarraren inguruan argitaratu duen “Pedro Olea. Azcona y un lobo”Gehiago

ZINEBIK, KAZETARITZA ZINTZOA ETA INDEPENDENTEA ALDARRIKATZEN DUEN FRED PEABODYREN “GOBERNU GUZTIEK GEZURRAK ESATEN DITUZTE” FILMA, ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta ingelesezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Fred Peabodyk zuzendu eta Oliver Stonek ekoiztu duenGehiago

ANTONIO RESINESEK “PA´HABERNOS MATAO. MEMORIAS DE UN CALVO” LIBURU AUTOBIOGRAFIKOA AURKEZTUKO DU ASTEAZKEN HONETAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Antonio Resines antzezle ezagunaren “Pa´habernos matao. Memorias de un calvo” (Ed. Aguilar) liburu autobiografikoaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, EKAINAREN 28an, arratsaldeko 19:00etatikGehiago

ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2017KO XXIX. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 25ean izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan. Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da. XXIX. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, José María Larrazabalek idatzitako “Euskal pilota Bilbon” lanariGehiago

BILBOKO UDALAK, GATZAREN ALTXAMENDUAN GERTAKARI GARRANTZITSUEN LEKUKO IZAN ZIREN HIRIBILDUKO LEKUETARA BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU UZTAILEAN, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BITARTEZ

Uztailaren 1etik 29ra, oinezko ibilbidea proposatuko zaio jendeari Bilboko Alde Zaharretik, Arriaga plazan hasita, 1631 eta 1634 artean gertatutako herri altxamendu horretan gertakari garrantzitsuen lekuko izan ziren zenbait txoko ezagutzeko. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak datorrenGehiago

BILBOKO UDALAK “UDAKO LIBURUTEGIAK” PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN ASTELEHENEAN MIRIBILLAKO, ZORROTZAKO ETA ELORRIETAKO HIRU PLAZATAN

Udal Liburutegi Sareak prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta. Ohikoa denez, uztailaren 15etik abuztuaren 15era, jarduera Errekaldeko eta Txurdinagako igerilekuetara aldatuko da. Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren astelehenean, ekainaren 26an. Aurten, dagoeneko ohikoak diren “liburutegi-igerilekuez” gain,Gehiago

BILBOKO UDALAK MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA OSPATUKO DU ASTEAZKEN HONETAN, 6. BARRUTIAN AURRERA ERAMANGO DITUEN ZENBAIT JARDUERAREKIN

Indautxu plazak eta Egaña kaleak kontzertuak eta animazioa jasoko dituzte, eguerdian 12:30etik aurrera eta arratsaldean 18:00etatik aurrera. Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du asteazken honetan, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan eta Egaña kalean. Goizeko programazioa 12:30ean hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik 22:00etara luzatuko da, inguru horietan jende gehien ibiltzen den uneezGehiago

BILBOKO UDALAK, DUELA 80 URTE BILBON ARGITARATU ZIREN ETA GARAI HARTAKO PRENTSAKO MARRAZKILARIEK GERRA ZIBILA ETA HAREN AURREKARIAK IKUSI ETA KONTATU ZUTEN MODUA ERAKUSTEN DUTEN BINETAZ OSATUTAKO ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU

Kultura Sailak antolatu duen “Gerra garaiko umorea” erakusketa ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan dago, eta altxatutako indarrak, gaur 80 urte, 1937an, Hirian sartu izanaren urteurrena gogorarazteko antolatutako jardueren barruan sartzen da. Besteak beste, Tierra Vasca, Euzkadi, La Gaceta del Norte, El Nervión, La Tarde, Unión eta garai hartako 15 egunkaritan argitaratutako, oso teknika anitzakGehiago