Monthly Archives: maiatza 2017

BILBOKO UDALAK IBILBIDEA PROPOSATZEN DU GAUR EGUN ERE ORAINDIK GERRA ZIBILAREN AZTARNAK GORDETZEN DITUEN HIRITIK, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BITARTEZ

Ekainaren 1etik 28ra, Ercilla kalean hasiko den eta Zabalgunea hartuko duen ibilbidea proposatuko zaio jendeari, euren jardueran Gerra Zibilaren eragina jasan zuten hainbat leku ezagutzeko, altxatutako indar armatuak Bilbora sartu zirenetik 80 urte laster beteko diren honetan. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO ANTZERKIKO BALIABIDEEN ZENTROAK, BUFOIAREN ARTEAREN INGURUKO TAILERRERAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Datorren ekainaren 14an izango da, 16:00etatik 20:00etara, San Frantziskoko Udaltegian. Izen ematea BilbaoEszenaren helbide elektronikoaren bitartez ([email protected]) egin ahal izango da ekainaren 9ra arte. Bilbon, 2017ko maiatzaren 17an. BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, bufoiaren artearen inguruko tailerra antolatu du, Dxusturi Teatroko Eneritz Artetxe antzezleak emango duena. Prestakuntza ekainaren 14n izango da,… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK 10.000 IKUS-ENTZULEEN MUGA GAINDITUZ ITXI DU BERE 23. EDIZIOA, 2016AN BAINO %9 GEHIAGO

10.064 pertsona hurbildu dira zine emanaldietara, eta horiei, jarduera paraleloetara joandako 1.770 pertsonak gehitu behar zaizkie. Horien artean daude Guggenheim Museoarekin batera antolatutako Art After Dark saioa, Rob Zombieren omenezko kartelen erakusketa edo Aranzazu Callejarekin egindako Dj saioa. FANT 23k aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zuen Eduardo Casanovaren “Pieles” filma eskaini zen… […]

YEON SANG-HO ZINEGILE KOREARRAREN “SEOUL STATION” ANIMAZIOZKO FILM LUZEAK LORTU DU BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 2017KO FILM HOBERENAREN SARIA

Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria David Ullothen “La Voce” lanak jaso du; Euskal Film Labur Hoberenaren Saria Mar González Ruizen “Bestealdetik” lanari eman zaio. Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur Hoberena Julián Merinoren “The App” filma izan da. Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK GABI MARTÍNEZ ETA PATXI IRURZUN IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, IDAZTEKO OBSESIOARI BURUZKO SOLASALDIAN

Hitzordua Juan Carlos de Rojo kazetariak moderatuko du eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, MAIATZAREN 16an. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK IBILBIDE OSOARI ESKAINITAKO “FANTASTIKOAREN IZARRA” OHOREZKO SARIA BANATUKO DU LEHEN ALDIZ, ETA BARBARA CRAMPTON ANTZEZLE ESTATUBATUARRARI EMANGO DIO

Saria zinemaldiaren amaiera ekitaldian jasoko du, BIHAR, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Barbara Cramptonek gaur goizean aurkeztu du Bilbon Jackson Stewartek zuzendutako “Beyond the Gates”, bere azken filma. Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen FANTastikoaren Izarra saria jasoko duen Barbara Crampton antzezle estatubatuarrak Jackson Stewartek zuzendutako “Beyon the Gates” bere azken lana aurkeztu… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 23K, “MONEY”, MARTÍN ROSETE MADRILDARRAREN LEHENENGO FILM LUZEA, ESKAINIKO DU PANORAMA SEKZIOAREN BARRUAN

Zinegileak gaur goizean aurkeztu du Bilbon komunikabideen aurrean gaur bertan arratsaldeko 19:50ean Golem – Alhondiga zine aretoetako 2. aretoan –doako sarrerakoa– Bilboko ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten film luzea. Estatu Batuetan bizi den Martín Rosete zinegile madrildarrak, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Panorama Sekzioan lehiatuko den “Money” (EEBB, 2016) bere lehenengo film luzea aurkeztu du… […]

ALEXANDER VILENKIN KOSMOLOGOAK HITZALDI ZIENTIFIKOA ESKAINIKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN, MAIATZAREN 17AN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

“Bestelako unibertsoak zerumugatik haratago” izenburua daraman hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Bidebarrietako liburutegian, sarrera librearekin, eta beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan GAURTIK maiatzaren 17ra arte edo www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean maiatzaren 16a baino lehen. Tufts-eko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Kosmologia Institutuko Zuzendariak entzuleekin konpartituko ditu unibertsoaren parte handiaren hedapen azkartua iradokitzen duten orain denbora gutxiko azken… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 23KO SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN STEVEN DEGENNARO ZINEGILE ESTATUBATUARRAREN “FOUND FOOTAGE 3D” FILMAREN, KAMERA ESKUAN HARTUTA 3D-N ERRODATUTAKO LEHENAREN, EUROPAKO PREMIEREA JASOKO DU BILBOK

Zuzendariak aurkeztu du gaur Bilbon komunikabideen aurrean gaur arratsaldeko 18:00etan Golem – Alhondiga zine aretoetako 1. aretoan ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten film luzea. Bilbok, “Found Footage 3D” (EEBB, 2016) lanaren, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den Steven DeGennaro zinegile estatubatuarraren lehenengo film luzearen, Europako premierea jasoko du gaur. Kamera eskuan hartuta… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 23K, GEOFF REDKNAP KANADARRAREN “THE UNSEEN” LANA ESKAINIKO DU GAUR ARRATSALDEAN, SEKZIO OFIZIALAREN BARRUAN

Gaur arratsaldeko 18:00etan Golem – Alhóndiga zine aretoetako 1. aretoan eskainiko den filma, zuzendariak aurkeztu du gaur Bilbon komunikabideen aurrean. Etorkizun bikaina aurreikusten zaion Geoff Redknap zinegile kanadarrak bere lehenengo film luzea aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen Sekzio Ofizialean lehiatuko den “The Unseen” (Kanada, 2016). Filma GAUR ARRATSALDEAN eskainiko da,… […]