Artxiboa: otsaila 2017

ERREKALDE AUZOAK UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN V. EDIZIOA JASOKO DU MARTXOKO OSTIRALETAN, LAU IKUSKIZUN ESZENIKOREKIN ETA FILM LABURREI ESKAINITAKO SAIOAREKIN

Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua datorren ostiralean, martxoaren 3an, abiatuko da, arratsaldeko 19:30ean, Andaluziako Las XL konpainiaren “Abandónate mucho” musika-antzerki ikuskizunarekin. Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren V. edizioa inauguratuko du datorren OSTIRALEAN. Erakustaldia martxoko lau ostiraletan (3, 17, 24 eta 31n) egingo da Errekaldeko udaltegian. Erakustaldiak, familia osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARÍA ORUÑAREN “UN LUGAR A DONDE IR”, ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN, EGUNGO LITERATURAKO EMAKUME IDAZLEEI ESKAINITAKO BILBOKO UDALAREN PROGRAMA BERRIAREN BARRUAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zikloa bi hilabetez behin egingo da, eta kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko du. Bidebarrieta Kulturguneak, egungo literaturako emakume idazleei eskainitako Bilboko Udalaren programa berria inauguratuko du datorren asteartean, OTSAILAREN 28an. Bi hilabetez behin egingo den eta Idoia JauregiGehiago

ZINEBIK, HOMOSEXUALEK TXINAN BIZI DUTEN ERREALITATEARI BURUZKO SOPHIA LUVARÀREN “INSIDE THE CHINESE CLOSET”, FILMA ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN “HILEKO DOKUMENTALAREN” PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sophia Luvaràk zuzendutako “Inside the chinese Closet”, (Herbehereak, 2015. 72´) filma eskainiko du OSTEGUN honetan, otsailarenGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARIAN IZAGUIRRE IDAZLE BILBOTARRAREN “CUANDO APARECEN LOS HOMBRES” ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Marian Izaguirre idazle bilbotarraren “Cuando aparecen los hombres” (Lumen arg.) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, OTSAILAREN 22an, arratsaldeko 19:30ean. Emakume baten oroimenari eta bestearen begietatik nortasuna eraikitzeko moduariGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, UNAMUNOREN LEHEN LIBURUTZAT HAR DAITEKEEN ETA ORAIN ARTE ARGITARATU GABE EGON DEN “APUNTES DE UN VIAJE POR FRANCIA, ITALIA Y SUIZA” LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

1889ko uztaila eta abuztua artean idatzitako lana ez da inoiz argitaratu, eskuizkribua desagertu eta hamarkada luzez atzerriko bildumazale baten eskuetan egon delako. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bertan egongo dira José Antonio Ereño Historian doktorea eta Miguel de Unamunorengan aditua eta Pollux Hernúñez, argitalpenarenGehiago

BILBAO – SANTANDER – GIJÓN/XIXÓN TAN CERCA 2017-RAKO INSKRIPZIO EPEA ZABALIK

Bilboko Santanderreko eta Gijón/Xixóngo udalak akordio batera heldu dira, harremanak estutzeko eta kultur mailan hiru hirien arteko elkarlana sustatzeko, bai erakundeen artean, bai entitate pribatuen artean. Akordio horren emaitza da proiektu-poltsa hau, BILBAO – SANTANDER – GIJÓN/XIXÓN, BERTATIK BERTARA 2017 izenekoa. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Santander Creativa Fundazioak eta Gijóngo Kultura, Hezkuntza eta Herri UnibertsitatekoGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK ETA BLANCO ROTO KONPAINIAK PERTSONAIAREN SORKUNTZARA BIDERATUTAKO INTERPRETAZIIO IKASTARO INTENTSIBOA ANTOLATU DUTE

“La Palabra” ekimenaren hirugarren edizioa Otxarkoagan eskainiko dute martxoko, apirileko eta maiatzeko lau asteburutan Roberto Romeik, Gemma Sangermanek eta Laia Ricartek, Arte Eszenikoekin erlazionatutako Pedagogiaren profesional ezagunek. Interesatuta dauden pertsonek egin dezakete dagoeneko matrikula helbide elektroniko honen bitartez: bilbaoeszena@bilbao.eus. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzezleei zuzendutako interpretazio tailerra antolatukoGehiago

BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIAREN XVIII. EDIZIOA DEITU DU

Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sarirako jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an, amaituko da. Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu. Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVIII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana ematenGehiago

“BILBAO DISTRITO JAZZ” OSTIRAL HONETAN JARRIKO DA MARTXAN, AUZOETAN ERREPERTORIO ANITZA, EGUNGOA ETA KALITATEZKOA ESKAINTZEKO APUSTUA EGITEN DUEN PROGRAMAZIOAREKIN

“Bilbao Distrito Jazz” Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, Bilbaína Jazz Club izenekoarekin elkarlanean. LAU emanaldi jasotzen ditu, beti ere OSTIRALETAN, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Begoñako, Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiek eta Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak jasoko dituzte Half Quartet Plus Two, Jacob Sacks Trío, Miguel Fernández Quartet etaGehiago

EVA GUERRERO DANTZA KONPAINIA, BILBOKO UDALAREN PARTE HARTZEA DUEN KALEKO ARTE ESZENIKOEN LAGUNTZARAKO KARRIKAN PLATAFORMAREN LEHENENGO LAGUNTZA DEIALDIAREN IRABAZLEA

Karrikan 2016an sortu zuten Bilboko, Gasteizko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udalek, Errobi-Hameka mankomunitateak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak, eta Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz. Eva Guerreroren “El fin de las cosas” dantza garaikidearen pieza aukeratu dute Karrikanen lehen ediziora aurkeztutako zortzi proiektuen artean. Karrikan da Euskal Herriko kaleko arteenGehiago