Artxiboa: urria 2016

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK, ÁNGELA FIGUERAK BLAS DE OTERO EDO GABRIEL CELAYA BEZALAKO POETEKIN IZAN ZUEN HARREMANARI ETA BERE LAN POETIKOAN IZAN ZUTEN ERAGINARI BURUZ JOXERRA ZABALA IRAKASLEAK ESKAINIKO DUEN HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Bilboko Udalak ekitaldi horrekin ospatuko du idazlearen jaiotzaren urteurrena, 1902ko urriaren 30a. Hitzaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Bilboko Udalak Ángela Figuera poetaren jaiotzaren urteurrena ospatuko du datorren asteazkenean, azaroaren 2an. Idazlea 1902ko urriaren 30ean jaio zen. Bidebarrieta Kulturguneak “”De poetas y artistas en la obra de Ángela Figuera”, izeneko hitzaldiaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARIEI ETA EMAKUMEAREN ETA ZIENTZIAREN ARTEKO ERLAZIOARI BURUZKO “ELLAS HACEN CIENCIA” HITZALDI ZIKLOA JASOKO DU AZAROKO OSTEGUN GUZTIETAN

Zikloa ostegun honetan abiatuko da, eta azaroaren 24an amaituko da, generoaren eta zientziaren alorrean espezializatuta dagoen Capitolina Díaz soziologo ospetsuaren, Emakume Ikerlarien eta Teknologoen Elkarteko presidentearen hitzaldiarekin. Hitzaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko dira www.kulturguneatb.net webgunetik Bidebarrieta Kulturguneak, zientziarenGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK–ZINEBIK, BAHMAN GHOBADI KURDU-IRANIARRARI EMANGO DIO OHOREZKO MIKELDIA, BERE HERRIALDEKO ASKATASUNEN ALDEKO BORROKAREKIN KONPROMISOA ERAKUTSI DUEN ARTELANAREN DIMENTSIO ARTISTIKOA DELA ETA

Ohorezko Mikeldia emateko ekitaldia jaialdiaren amaierako galan izango da, AZAROAREN 25ean, Arriaga Antzokian. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) azaroaren 18tik 25era izango du bere hurrengo edizioa –58.a–. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) Bahman Ghobadi zinegile kurdu-iraniarrari emango dio bere 58. edizioko bigarren Ohorezko Mikeldia, zinean egin duen lanaren dimentsioGehiago

ZINEBIK, SUEDIAKO BIZITZEKO MODUA AZTERTU ETA ZORIONTASUNAREN SINONIMO OTE DEN GALDETZEN DUEN ERIK GANDINIREN “LA TEORÍA SUECA DEL AMOR” FILM APURTZAILEA ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN “HILEKO DOKUMENTALAREN” BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Erik Gandini zinegile italiar-suediarraren “La teoría sueca del amor” (“The Swedish Theory of Love”, Suedia, Norvegia, Danimarka,Gehiago

BILBOROCKEK BARROKOKO ETA ERRENAZIMENDUKO MUSIKA KONTZERTUA JASOKO DU AZAROAREN 2AN, ENSEMBLE CONVIVENCIA FRANTZIA-ALEMANIAKO LAUKOTEA EGITEN ARI DEN BIRAREN BARRUAN

Bilboko Udalak, Alemaniako Enbaxadarekin eta Bilbon dagoen Kontsuletxearekin lankidetzan, antolatu duen ekitaldiak, Aratusteetako, fartsako eta Artearen Komediako abestietan oinarritutako errepertorioa proposatuko du. “Europako musika Urrezko Mendean” ikuskizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea BilbaoEszenan, BilbaoMusikan, Bilborocken edo Alemaniako kontsuletxean. Bilborock aretoak Frantzia-Alemaniako Ensemble Convivencia laukotearenGehiago

EUSKAL ESZENAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN KONPAINIEK EUREN AZKEN LANAK AURKEZTUKO DITUZTE BADEN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN XVIII. EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdiak Khea Ziaterren, Olatz Gorrotxategiren, Eva Guerreroren, eta Parasite Kolektiboaren azken lanak eta, horrez gain, euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren aretorako bertsioaren aurre-estreinaldia, eskainiko ditu aste honetan. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak-BADek joan den ostegunean jaso zuen oihala Hiriko hainbat eszenatokitan, euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko artisten presentziaren arteko orekariGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LIBURUTEGIAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, “PALMERAS EN LA NIEVE” BESTSELLERRAREN EGILEA DEN LUZ GABÁSEKIN TOPAKETA-SOLASALDIA ANTOLATUZ

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da: www.kulturguneatb.net. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du URRIAREN 24an, “Palmeras en la nieve” bestsellerraren egilea den Luz Gabás Aragoiko idazlearekin izango duen topaketa-solasaldiarekin. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea,Gehiago

BILBOKO UDALAK BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAREN VIII. EDIZIOAN SARITUTAKO POESIA LIBURUAK JASOTZEN DITUZTEN BI LIBURUKI ARGITARATU DITU

Mikel Etxaburu Osaren “Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak” (Erein arg.), euskarazko modalitateko 2015eko Blas de Otero Saria eta gaztelaniako modalitatekoa saria jaso zuen Ramón Pérez Parejoren “Gremios” (Devenir arg.) dira. Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeen bitartez, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketako 2015eko edizioan saritutako poesia liburuak argitaratu berri ditu. Mikel Etxaburu OsaGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ANTZERKIAN ARTIKULU PIROTEKNIKOAK ERABILTZEARI BURUZKO TAILERRA JASOKO DU

Izaskun Astondoa Pirotecnia Astondoako zuzendariak eskainiko du datorren urriaren 25ean, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, T kategoriako artikulu piroteknikoek arte eszenikoetan izan ditzaketen aplikazio posibleei buruzko tailertxoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, urriaren 25ean, arratsaldekoGehiago

BILBAO 700 FUNDAZIOAK KULTURAIRE, MUNDUKO KULTUREN TOPAKETA, ANTOLATU DU

Azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo da jaialdia, Campos Eliseos Antzokian eta Azkuna Zentroan. Jaialdiaren lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak. Izen ematea eta sarreren salmenta gaur hasiko da eta prezioa 10-15 € bitartekoa da. Topaketa honen helburua gertuko herri kulturak ezagutzea da, bai eta mundu mailako herri kultura berritzaileak ezagutarazteaGehiago