Monthly Archives: iraila 2016

BAD-EK – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK ETA BILBAOARTE FUNDAZIOAK DANTZARI ESKAINITAKO ZINE ZIKLOA JASOKO DUTE URRIAREN 14TIK 24RA

Saioak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira BilbaoArteko Art House Zinema aretoan, eta hainbat dokumental eta koreografia eskainiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen jaialdia Hiriko hainbat agertokitan ospatuko da, urriaren 20tik 29ra. Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra Hiriko sei agertokitan ospatuko den BAD – Bilboko Antzerki… […]

BILBOK GAZTEEN EKIMEN SORTZAILEAK ERANSTEKO “IDEIAK MARTXAN” PROGRAMAREN DEIALDI BERRIA AURKEZTU DU

14-35 urteko gazteek eta gazte-taldeek, bihar hasi eta irailaren 22ra bitartean, Udalak gazteentzako duen programazioa gehitzeko jardueren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Aukeratutako ekimenak udal taldearen eta gazteen artean jorratuko dira. Gaur arrastian aurreko deialdian saritutako 8 ekimenak aurkezteko ekitaldia egingo da. Bilboko Udalak, gaur goizean, Bilborock Aretoan emandako prentsaurrekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako “Ideiak… […]

BILBOKO UDALAK IKUS-ENTZUNEZKO ETA MUSIKA IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU URRITIK AURRERA OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, 3D MUNDUARI ESKAINIKO ZAION IKASTARO MONOGRAFIKOAREN BERRIKUNTZAREKIN

Bateria ikastaroak maiatzera arte luzatuko dira, eta musika informatikari eta Home Studiori eta gitarra elektrikokoari buruzkoak urria eta martxoa bitartean eskainiko dira. Txalaparta ikastaro intentsiboa eta 3D munduaren hastapenari eta reflex kamerari buruzko bi monografikoak urrian eta azaroan izango dira. Izen ematea irailaren 30era arte egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus Kultura Sailak eta Tular… […]

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK ASTEARTEAN EKINGO DIO BERRIRO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENARI, EUSKAL LITERATURARI ETA ASKATASUNARI BURUZKO TOPAKETAREN BITARTEZ, JASONE OSORO ETA GOTZON BARANDIARAN IDAZLEEKIN

Euskaraz izango den hitzordua Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran jasoko ditu datorren asteartean, IRAILAREN 20an, euskaraz idatzitako literaturari eta askatasunari… […]

BREAKDANCEA DANTZATUKO DU BACHEK BILBON

Konpositore alemaniar bikainaren musikaren erritmoan egingo den dantza urbanoko ikuskizun txundigarriaz gozatzeko aukera izango da herritar guztiei zuzendutako doako saioan. Euskalduna Jauregiak Red Bull Flying Bach ikuskizunaren bi emanaldi hartuko ditu. Horietan, break dantzaririk onenek J.S. Bachen musikarekin egingo dute dantza. Bilboko ikusleek aukera paregabea izango dute Red Bull Flying Bach dantza-ikuskizun zirraragarriaren zati batez… […]

BADEK – ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, BILBOKO ETA SANTANDERREKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK ESKAINIKO DITU BERE PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN BARRUAN, BI HIRIEN ARTEKO KULTUR LANKIDETZARAKO “TAN CERCA” PROGRAMAREN BARRUAN

Bilboko Kultura Sailak antolatzen duen jaialdia urriaren 20tik 29ra ospatuko da. Tailerretan parte hartzeko inskripzioa www.badbilbao.eus webgunearen bitartez egin daiteke dagoeneko Urriaren 20tik 29ra ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, arte eszenikoetako Bilboko eta Santanderreko profesionalei zuzendutako bi tailer eskainiko ditu, 2012tik bi hirien artean indarrean dagoen kultur lankidetzarako akordioaren barruan.… […]

ABIAN DA BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN 28. EDIZIOA

Bilboko Udalak antolatuta, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioa datorren eguenean, irailak 15, hasiko da sailkatzeko kontzertuekin. Lehiaketa 18-35 urteko gazteek osatutako musika-taldeentzat da, euren lanari laguntzeko eta zabalkundea emateko, aldi berean estatuko eta atzerriko beste banda batzuekin jotzeko aukera emanda. Lehiaketa hau garrantzitsua da Europa mailako musikaren arloan. Bilborock aretoan egingo da iraileko eta… […]

STAR WARS-EK BILBO ‘INBADITUKO’ DU

Darth Vader eta bere tropa inperialek hiria hartuko dute hilaren 24an Kale Nagusian egingo duten desfile ikusgarriarekin 501 Legioa izeneko klubak antolatu du Training Day eguna, eta saga mitikoaren inguruan Europan antolatu izan diren kontzentrazio guztietatik pertsonaia gehien bilduko dituena izango da Bilbokoa Inbasioak umeekiko elkartasun kutsu nabaria izango du, eta Lions Club Bilbao fundazioarentzako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JAVIER ARNAIZ IDAZLE BILBOTARRAREN “LA VOLUNTAD QUEBRADA” POESIA LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldiak hiru rapsodak eskainiko duten errezitaldia eta Toño Jerez, José Fernández de la Sota eta Guillermo de Jorge poeten esku-hartzea jasoko du. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Arnaiz poeta bilbotarraren “La voluntad quebrada” (Ed.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ETAREN TERRORISMOAK MARKATUTAKO GIZARTEAREN ERRETAULA DEN PATRIA, FERNANDO ARAMBURUREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Fernando Aramburu idazle gipuzkoarraren azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, IRAILAREN 14an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Patria (Tusquets arg.) lanak, ETAren terrorismoaren ondorioz apurtuta eta elkarren kontra dagoen herri baten hiru… […]