Artxiboa: iraila 2016

BIDEBARRIETAKO KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK BLANCA RIESTRA ETA KARMELE JAIO IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATURARI ETA AMATASUNARI BURUZ HITZ EGITEKO

Hitzordua Alicia San Juan kazetariak aurkeztuko du eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Karmele Jaio eta Blanca Riestra elkartuko ditu datorren asteartean, URRIAREN 4an, literaturari eta amatasunari buruz berba egiteko,Gehiago

BILBOK BILBOARGAZKIREN HAMARGARREN EDIZIOA JASOKO DU AZARORA ARTE, PROFESIONAL HANDIEN BEDERATZI ARGAZKI ERAKUSKETAREKIN, HITZALDIEKIN ETA TAILERREKIN

Bilboko Udalaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBKk babestu du. Bederatzi argazki erakusketa bisitatu ahal izango dira Hiriko hainbat gunetan, horien artean Abando – Barrainkuako eta Burtsako udaltegietan, Manu Barreiro edo Koldo Badillo bezalako euskal argazkilari ezagunenak, Zheng Ge artista txinatarrarena, David Hornback estatubatuarrarena edo Gabriel Brau argazkilari katalan ezagunarena,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO TOPAKETA BAT JASOKO DU ASTELEHENEAN, GUILLERMO ALTARESEK ELKARRIZKETATUKO DUEN MATHIAS ÉNARD IDAZLEAREKIN, BRÚJULA (BOUSSOLE) LANAREN EGILEAREKIN

Ja! jaialdiaren barruan Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Streamingez eskainiko da: www.kulturguneatb.net. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak literatura frantsesari buruzko topaketa jasoko du datorren astelehenean, URRIAREN 3an, oraingo honetan, duela denbora gutxi gaztelaniaz argitaratu den Brújula (Boussole) eleberriaren egilea den Mathias Énard idazlearekin. GuillermoGehiago

TEKNOLOGIA ETA ONDARE KULTURALA, SANTANDERREKO ETA BILBOKO PROFESIONALEN ARTEKO TRUKAKETA JARDUNALDIEN ARDATZAK

Topaketa hau, Bilboko Udalak eta Santander Creativa Fundazioak bultzatzen duten “Bilbao – Santander Tan Cerca 2016″ programaren barruan dago. Urriaren 19an Santanderren izango dira, eta 20an Bilbon. Bertaratzea doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea esteka honen bitartez: http://bit.ly/inscripcionestecnopatrimonio “Teknologia eta ondare kulturala, ¿maitasuna edo intereseko ezkontza?” hori da urriaren 19an eta 20an,Gehiago

BILBO, MANHATTAN SHORT JAIALDIAREN EGOITZA

Ostiralean, irailak 30, Bilbok Manhattan Short film laburren Jaialdiko proiekzioak hartuko ditu. Jaialdi honetan, ikuslegoa da irabazlea aukeratzen duena, munduko 250 hiri baino gehiagotan aldi berean egiten den proiekzio baten bitartez. Hau da Bilboko zinezaleak beraien botoekin irabazlea aukeratuko duten zapigarren aldia, 19 edizio beteko dituen jaialdian. Edizio honetarako aukeratutako 10 film laburren proiekzioa ArteGehiago

EUSKAL HERRIKO ETA AKITANIAKO FOLKLOREEK BASURTU AUZOA BETEKO DUTE ASTEBURU HONETAN, “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREN BARRUAN

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntza duen Bilboko Udalaren ekimenaren barruan dantza erakustaldiak eta erraldoiekin eta buruhandiekin egingo diren kalejirak egongo dira, Akitaniako Lous Réoulès folklore taldeak eskainiko duen erakustaldiarekin batera. Jarduerak, herri folklorea sustatzeko helburua duen “Plazarik Plaza” programaren barruan sartzen dira, eta Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza ere badu. Gure folkloreGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK–ZINEBIK JAIME CHÁVARRI ZINEGILEARI EMANGO DIO OHOREZKO MIKELDIA, ZINE DOKUMENTALAREN LAN KAPITALA DEN “EL DESENCANTO” 1976AN ESTREINATU ZENETIK 40 URTE BETE DIRENEAN

Mikeldia emateko ekitaldia jaialdiaren inaugurazio galan izango da, AZAROAREN 18an, Arriaga Antzokian. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) azaroaren 18tik 25era ospatuko du bere hurrengo edizioa, 58. zenbakia egiten duena. Bilboko Udalak antolatu duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) Jaime Chávarri zuzendari, gidoilari, antzezle eta zine kritikariari emango dio OhorezkoGehiago

ZINEBIK, ZAINKETAREN ETA PRIBATUTASUNAREN ARTEKO MUGEI BURUZ GOGOETA EGITEN DUEN FRIEDRICH MOSERREN “A GOOD AMERICAN. EL PRECIO DE NUESTRA SEGURIDAD” DOCU-THRILLERRA ESKAINIKO DU OSTEGUN HONETAN “HILEKO DOKUMENTALAREN” BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Friedrich Moser zinegileak zuzendutako “A Good American. El precio de nuestra seguridad” (Austria, 2015. 100´) filma eskainiko du OSTEGUNGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, NOCHES POÉTICAS KULTUR ELKARTEKO KIDE DIREN AMAIA BARRENAREN ETA JULIÁN BORAOREN BI POESIA LIBURUREN AURKEZPENA JASOKO DU BIHAR

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak bi poesia libururen aurkezpen ekitaldia jasoko du bihar, IRAILAREN 28an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. “Días pares e impartes” (L.U.P.I. arg.) eta “Cafeína para insomnios promiscuos” (L.U.P.I. arg.), Julián Borao eta Amaia Barrena poetenGehiago

BILBOKO UDALAK UNAMUNOREN EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUN HONETAN, EGILEAK FUERTEVENTURA UHARTEAN BIZI IZAN ZUEN ERBESTEARI BURUZKO “LA ISLA DEL VIENTO” FILMAREN EMANALDI BEREZIAREKIN

Manuel Menchón Malagako egilearen lehenengo film luzea datorren azaroaren 18an estreinatuko da Estatu osoko zine aretoetan, baina OSTEGUN honetan Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan ikusi ahal izango da, 19:00etatik aurrera. Horrez gain, Unamuno plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero egiten dituen lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu ostiralean, eguerdiko 12:00etan. Datorren ostegunean 152 urte betekoGehiago