Artxiboa: ekaina 2016

DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE HANDI ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta Bilboko eta inguruetako dantza tradizional taldeen lana erakustea da Emanaldiak uztaileko lehenengo igandean eta hurrengo hiru larunbatetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarakoGehiago

ZINEBIK, SIRIAKO GERRA MAITASUNEZKO ETA FAMILIAKO HARREMAN PERTSONALEN IKUSPEGITIK LANTZEN DUEN SEAN McALLISTERREN “A SYRIAN LOVE STORY” FILMA ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sean McAllister zinegileak zuzendutako “A Syrian love story” (Erresuma Batua, 2015. 76´) filma eskainiko du OSTEGUN honetan,Gehiago

ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2016KO XXVIII. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan. Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Patxi Gonzalezen “El habla de Bilbao” lanari eman dioGehiago

BILBOKO UDALAK ALDE ZAHARREKO SAN NIKOLAS JAUREGIA ZABALDUKO DU JENDEARENTZAT, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BITARTEZ, EKIMENAREN ARRAKASTA IKUSITA UZTAILEAN LEHEN ALDIZ IZANGO DIREN BISITA GIDATUETAN

Uztailaren 5etik 29ra pertsona guztiek, BBVA Fundazioaren egoitza den estilo neoklasiko frantseseko jauregitxoa bisitatzeko eta bere historiari, arkitekturari eta jatorrizko elementu asko kontserbatzen dituen barne diseinuari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefonoGehiago

OLABEAGAKO UDALTEGIAK “UN OTOÑO SIN BERLÍN” FILMAREN AIRE LIBREKO EMANALDIA JASOKO DU BIHAR, IRENE ESCOLAR ETA NAIARA CARMONA ANTZEZLEEN PRESENTZIAREKIN

Zine saioa Kultura Kalez Kale udal programaren barruan dago, eta gaueko 22:00etan hasiko da, udaltegiko barruko patioan. Olabeagako Udaltegiak Lara Izagirreren “Un otoño sin Berlín” (2015, 95 min) filmaren emanaldia jasoko du bihar, OSTIRALEAN (ekainaren 24an), Irene Escolar eta Naiara Carmona antzezleen presentziarekin. Aire zabaleko zine saioa gaueko 22:00etan hasiko da, aurretik aurkezpena izango duGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAK LUISA ETXENIKE ETA JAVIER REVERTE IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATUR JARDUERATIK ERRETIRATZEARI BURUZ BERBA EGITEKO

Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net) “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Luisa Etxenike idazle donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartuko ditu datorren asteartean, EKAINAREN 21ean, pentsio bat jasotzearen eta sorkuntza lanarekin jarraitzearenGehiago

KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTE DIREN EUSKAL HERRIKO ETA NAZIOARTEKO 28 KONPAINIAK HARTUKO DUTE PARTE EKAINAREN 26AN MARTXAN JARRIKO DEN BILBOKO KALEALDIAREN XVII. EDIZIOAN

Casilda Iturrizar parkeak eta joan den edizioan ere bertan instalatu zen zirkuko karpak jasoko dituzte 56 ikuskizun guztietako hainbat. Ikuskizunak Areatza ingurura, Arriaga Antzokiaren kanpoaldera eta Plaza Barrira ere helduko dira. Bilboko Kalealdia ekainaren 27an inauguratuko da, gaueko 22:30ean, Arriaga Plazan, Bilboko eta Gasteizko Udalek ekoiztu duten euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren gure hiriko estreinaldiarekin.Gehiago

DEUSTUA – SAN INAZIO BARRUTIAK, EUSKARAZKO MUSIKARI ESKAINITAKO EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN(A) BARRUTIAN PROGRAMAREN HIRUGARREN EDIZIOA JASOKO DU EKAINEAN

Ekimena OSTEGUN honetan hasiko da Deustuko Udaltegian, Txuma Murugarrenen kontzertuarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da. Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, hainbat estilotako zenbait euskal musikariren eta bi abesbatzaren talentuaz gozatzera gonbidatzen du, hilabete honetan programatutako zuzeneko emanaldien zikloan. Rocka, Jazza, klasikoa edo herrikoia… Denak dauka bere lekua ekainaren 9an, 15ean, 23an eta 30eanGehiago

ZINEBI BESTE URTE BATEZ ARITUKO DA LANKIDETZAN BIHARTIK AURRERA BILBAOARTEN EGINGO DEN UPV/EHU-KO “TERRITORIOS Y FRONTERAS. RESEARCH ON DOCUMENTARY FILMMAKING” IZENEKO UDAKO IKASTAROAREKIN

Ikastaroa astelehenera arte luzatuko da, goizez eta arratsaldez, eta beste batzuen artean Pere Portabella zinegileak hartuko du parte. BilbaoArtek – Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak “Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking” izeneko udako ikastaroa jasoko du bihartik aurrera, UPV/EHUren eskaintzaren barruan. Aurten ere, ekimen horrek Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – ZinebirenGehiago

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, ZINEAK, HIRIKO ARTEAK, MUSIKAK ETA SORKUNTZA ESPAZIOETARA EGINGO DIREN BISITEK, GUZTIAK ERE GASTRONOMIA HARI GIDARI HARTUTA, ZENTRATUKO DUTE OSTEGUN HONETAN BLVArt PINTXOAREN AURKEZPENAREKIN ABIATUKO DEN “BLV – ART” PROGRAMA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Alberto Lomas, Enaitz Landaburu eta Susana Gutiérrez Babío artista eta sukaldariek, gastronomia, historia eta artea fusionatzen duen eta ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Berreginen MuseoanGehiago