Monthly Archives: maiatza 2016

“UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN XXXII. EDIZIOAK EGUNGO PANORAMAKO AHOTS GARRANTZITSUENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programaren barruan, “Ez da kasualitatea” bertso-saio berezia jasoko da, biolinak eta gitarrak lagundutako lau emakume bertsolarirekin. Bertso saioak MAIATZEKO hiru larunbatetan izango dira, 7an, 14an eta 21ean, Santutxuko Karmelo plazan, EGUERDIKO 13:00etatik aurrera. Programaren barruan, “Bertso-poteoaren” edizio berria ere izango da, maiatzaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “EL PEQUEÑO LIBRO DE LA SUPERACIÓN PERSONAL” JOSEF AJRAM KIROLARI ETA BURTSAKO TRADER KATALANAREN ARGITALPEN BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Bilbon, 2016ko maiatzaren 3an. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Josef Ajram kirolari eta burtsako trader katalanaren “El pequeño libro de la superación personal” (Ed. Alienta) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, MAIATZAREN 5ean, arratsaldeko 19:30etik… […]

ZORROTZAK ZAZPIGARREN CLOWN ERAKUSKETA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTA AUZOETAN ESKAINTZEN DEN UDABERRIKO KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programak Euskadiko hiru konpainiaren partaidetza izango du: Itziar Sáenz de Ojer, Trapu Zaharra eta Ékoma Teatro, eta horiez gain Dado clown kanadarra eta Kate & Pasi finlandiarrak arituko dira. Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere,… […]

TXURDINAGA ETA OTXARKOAGA ILUSIONISMOAREN ERDIGUNE BILAKATUKO DIRA HILAREN AMAIERARA ARTE, HOGEI MAGO, PRESTIDIGITADORE ETA ESKAPISTA INGURUREKIN, MAGIA TOPAKETEN HAMABIGARREN EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatu duen programak mago beteranoak eta magiaren munduan gero eta izen handiagoa lortzen ari diren gazteak elkartuko ditu, ikuskizun aukera zabala eskaintzeko, horien artean, ikus-entzuleen arteko pertsona biren hipnosia barne hartzen duen Jon Zabal euskal ilusionistaren ikuskizun berria. Otxarkoagako Udaltegiak “Euskadiko eta Munduko izarren gala handia”, eta “Atera ezazu barruan daramazun magia!” Magia… […]

BILBO IZANGO DA EUROPA MAILAKO EMUSIK JAIALDIAREN 59 EGOITZETAKO BAT. ITALIAKO, ALEMANIAKO, FRANTZIAKO ETA BILBOKO MUSIKA ESKOLEK KONTZERTUAK ESKAINIKO DITUZTE MAIATZAREN 6AN ETA 7AN AREATZAN

Donostia 2016k, Europa osoko milaka musika ikasleren partaidetza izango duen Musika Eskolen Europako Jaialdiaren XII. edizioa jasoko du maiatzaren 4tik 7ra. Maiatzaren 6an eta 7an, Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako herriek, herritar guztiei zuzendutako musika programazio zabala jasoko dute. Donostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituzten… […]