Artxiboa: maiatza 2016

ERREKALDE AUZOAK, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, ZAZPIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

“Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo dantza akrobatikoarekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, EKAINAREN 3tik 5era Errekaldeko VII. Zirku Jaialdia, ikus-entzule guztientzako akrobaziekin, malabarrekin eta umorearekin Hiriko auzoetara antzerkia, musika, magia eta zirkua eraman nahi dituen Kultura Barrutik kaleko programazio deszentralizatuaren barruan dago. Errekalde auzoakGehiago

ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN ALORREKO LAU IKERKETA ESZENIKO PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN BITARTEZ, DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 3.000 EUROKO BEKAK

Aurkeztu diren 48 proposamenetatik aukeratu diren lauek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurera eraman ahal izateko. Horietakoren bat Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan aurkeztuko da “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabideGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KARAKTERIZAZIORAKO GELATINAZKO PROTESIAK SORTZEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU EKAINEAN

Melina Riberak emango du, ekainaren 13an eta 14an, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, karakterizaziorako gelatinazko protesiak egiteari buruzko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 13an eta 14an, goizeko 9:30etikGehiago

PERE GIMFERREREK, ANTONIO COLINASEK, FELIPE JUARISTIK, ELENA MEDELEK, ANDRÉS NEUMANEK EDO MANUEL RIVASEK, BESTE POETA GARRANTZITSU BATZUEN ARTEAN, HARTUKO DUTE PARTE BLAS DE OTEROREN JAIOTZAREN MENDEURRENA DELA ETA ANTOLATU DIREN LITERATUR TOPAKETETAN

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak antolatutako egitaraua astelehenean, maiatzaren 30ean, zabalduko da, Bidebarrietako liburutegian, José Fernández de la Sotak zuzendu duen eta J.M. Caballero Bonaldek Bilboko poeta eta bere adiskide handi izandakoarekin izandako bizipenak jasotzen dituen film labur dokumentalaren proiekzioarekin. Topaketak aste osoan luzatuko dira Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta larunbatean, ekainaren 4an,Gehiago

ZINEBIK, “K2. TOCANDO EL CIELO” FILMA, 1986AN, MENDI MITIKOA IGOTZEN ARI ZIRELA HILDAKO MENDIZALEEN LAU SEME-ALABEN BIDAIA EMOZIONALA ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Eliza Kubarska mendizale eta zinegileak zuzendutako “K2. Tocando el cielo” (Polonia, Erresuma Batua, Alemania, 2015. 72) filmaGehiago

ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 18 ikastetxe publiko eta pribatuk, 562 ikaslek, hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan. Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, MAIATZAREN 22an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten lanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da. AurtengoGehiago

BILBOKO UDALAK, ZAZPI KALEETAKO BOST JAUREGIREN HISTORIA EZAGUTZEKO OINEZKO IBILBIDEA PROPOSATZEN DU EKAINERAKO, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BITARTEZ.

Ekainaren 1etik 28ra Arana jauregia, San Nikolas jauregitxoa, Yohn jauregia, Gortazar jauregia eta Mazarredo jauregia bisitatuko dira –kanpotik–, etxebizitza edo merkataritza erabilera izan zuten arkitektura estilo desberdinetako eraikin azpimarragarriak. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Plaza datorren ASTELEHENETIK,Gehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK 9.238 IKUS-ENTZULEREKIN ITXI DU BERE 22. EDIZIOA, 2015EAN BAINO %5 GEHIAGO

FANT 22k aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zuen nazioarteko film laburren saioan eta “High Rise”, “Sun Choke”, “Rendezvous”, “Green Room”, “Copcar”, “Bone Tomahawk” eta “The Devil’s Pass” lanen emanaldietan FANTen edizio honen film irabazlea, Valentín J. Dimenten “El eslabón podrido”, ostegun honetan eskainiko da berriro, Golem-Alhóndiga zine aretoetako 1. aretoan (4 euro).Gehiago

BILBOKO ETA GASTEIZKO UDALEK EKOIZTU DUTEN “LURRAK” EUSKAL ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNA EKAINEAN ESTREINATUKO DA, KALEKO BERTSIOAN, KALEKO ARTEEN KALDEARTE ETA BILBOKO KALEALDIA JAIALDIEN BARRUAN

Formatu handiko ekoizpen lan horrek zirkuko zenbait arte diziplinatan espezializatutako bost antzezle eta musika tresna tradizionaletan adituak diren lau musikari ditu. “Lurrak” ikuskizuna Adrian Schvarzstein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ezagunak zuzentzen du, eta ekainaren 10ean ikusi ahal izango da Gasteizen eta ekainaren 27an Bilbon. Bilboko eta Gasteizko Udalek, hiri horietako kaleko antzerki jaialdienGehiago

VALENTÍN J. DIMENT ZUZENDARI ARGENTINARRAREN “EL ESLABÓN PODRIDO” FILM LUZEAK LORTU DU BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOKO – FANT 2016KO FILM HOBERENAREN SARIA

Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria Carolina Markowicz eta Fernanda Salloum zinegileen “Edificio Tatuapé Mahal” lanak jaso du; Euskal Film Labur Hoberenaren Saria George Todriaren “Lost Village” lanari eman zaio. Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur Hoberena Óscar Bernàcerren “Apolo 81” filma izan da. Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBKGehiago