Artxiboa: apirila 2016

ARANGOITI AUZOAK, AUZOKO TALDEEK ETA ELKARTEEK ETA BILBOKO UDALAK BATERA ANTOLATUTAKO EUSKAL JAIAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA

Protagonista nagusiak musika eta dantza izanik, txikienentzako ipuin-kontalariak, tailerrak eta antzerkia ere biltzen dituen jarduera programa zabala jasotzen du. Bilboko Arangoiti auzoak (Deustuko barrutia), Euskal Jaiaren XII. edizioa jasoko du datorren astelehenetik, maiatzaren 2tik, aurrera. Programa Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu du, Bihotz Alai Folklore Taldearekin, Haize Alde Kultur Taldearekin, Bihotzaran Auzo Elkartearekin, Arangoitiko GazteGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “MUGA”, FELIPE JUARISTI, JUAN RAMÓN MAKUSO, PELLO OTXOTEKO ETA ARITZ GORROTXATEGI EGILEEN ANTOLOGIA POETIKOAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU DATORREN ASTEARTEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu duen “Muga” antologia poetiko elebidunaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, MAIATZAREN 3an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Antologiak, euskaraz idatzitako euskal poesian funtsezkoak diren lau egile biltzenGehiago

OSTIRAL HONETAN OSPATUKO DEN DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT ETORRIZ, BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU DIZIPLINA HORRETAKO PROFESIONALAK EZAGUTARAZTERA BULTZATUTAKO KANPAINAREKIN

Dantza bultzatu nahi duten pertsonek ostiral honetan, APIRILAREN 29an, eraman dezaketen pegatina daraman informazio postala zabaldu da. Datorren ostiralean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko denez, BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartetik – ADDEtik, dantzaren ezagutza orokorra hobetzeko eta dantzarekin lotutako profesionalei duintasuna emateko xedez bultzatu den kanpainarekin.Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MAIATZEAN ZEHAR ZIENTZIARI BURUZKO ZENBAIT GOGOETA PROPOSATUKO DITUEN “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” ZIKLOA INAUGURATUKO DU ASTELEHENEAN

Patxi Lanceros Filosofian doktoreak, aurkeztuko ditu maiatzeko lau astelehenetan, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegian eskainiko diren hitzaldiak. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Lau hitzaldiek hainbat ikuspuntutik landuko dute zientzia(rekin) pentsatzeko erronka. Zientzia bera ez dago zalantzetatik eta eztabaidetatik at. Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, etika zientifikoaren eta pentsamenduaren zorroztasunaren mende dagoen zientziarenGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO ANTZERKI BALIABIDEEN ZENTROAK, EUSKARAZ EGITEN DEN ANTZERKIAREN ERRONKEI BURUZ GOGOETA EGITEKO LAN JARDUNALDIA EGINGO DU MAIATZAREN 14AN EUSKAL MUSEOAN

“Gure Hizkuntza Gure Oholtza” jardunaldiak eszenako profesional guztien arteko eztabaidarako eta lanerako foroa bultzatu nahi du, Xabi Payaren eta Patxo Telleriaren partaidetzarekin. Leku guztiak bete arte doakoa izango da, eta izen ematea maiatzaren 10era arte egin daiteke: ghgo.bilbo@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, euskaraz egiten den antzerkiak dituen erronkei buruzkoGehiago

BILBOKO UDALAK HIRIKO ERAIKIN BEREZIETARA EGITEN DIREN BISITA GIDATUEI EKINGO DIE BERRIRO, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BARRUAN, XIX. MENDEAREN AMAIERAKO ETA XX. MENDEAREN HASIERAKO JAUREGIETAN ETA JAUREGITXOETAN ZENTRATUZ

Maiatzaren 3tik 28ra Campo Volantinen, Itsasadarraren ondoan, dagoen eta 1953tik aurrera Bilboko Portu Agintaritzarena den Olabarri Jauregia bisitatuko da. Ekimenaren arrakasta ikusita, lehen aldiz uztailean ere antolatuko dira bisita gidatuak. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren bisitak asteartetik larunbatera izango dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakiraGehiago

LEHIAKETARA AURKEZTUKO DIREN NAZIOARTEKO HAMALAU FILMEK, HORIETAKO LAU ESTATU MAILAKO ESTREINALDIAK ETA BAT EUROPA MAILAKOA, 46 FILM LABURREK, EMANALDI BEREZIEK ETA IKUS-ENTZULE BERRIAK ERAKARTZEKO DOAKO PROGRAMAZIO ZABALAK ZENTRATUKO DUTE MAIATZAREN 6TIK 13RA EGINGO DEN FANT-EN PROGRAMA

Sekzio Ofizialak bost premiere jasotzen ditu: William Brent Bellen “The Boy”, Cameron Cainesen “Scare Campaign”, Jay Lenderren eta Micah Wrighten “They´re Watching” –guztiak ere FANT22an egongo diren zinegileak–, eta “Darling”, eta baita Europan lehen aldiz ikusi ahal izango den “Resurrección” ere. Lehiaketara aurkezten diren gainerako lanak hauek dira: “El Eslabón Podrido”, “Los parecidos”, “High Rise”,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAK JON ALONSO ETA JON ARRETXE IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, ELEBERRI BELTZAREN BILAKAERARI BURUZ BERBA EGITEKO

Iratxe Fresneda kazetariak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan (ekitaldia euskaraz izango da) “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Jon Arretxe eta Jon Alonso idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, APIRILAREN 19an, itxuraz irakurleen artean oso aldi ona bizitzen ari denGehiago

BILBOKO UDALTEGIEK BOST ARGAZKI ETA PINTURA ERAKUSKETA JASOKO DITUZTE DATORREN ASTELEHENETIK AURRERA BILBOKO UDALAREN “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BARRUAN

Marrazkia eta pintura izango dira lau erakusketaren protagonistak, Argi Arte izeneko Arte Plastiko eta Diseinu Zentroko ikasleek, Markos Basterretxeak, Valentín de Urrutia Mariscalek, eta La Vaca Pinta tailerreko ikasleen margolanekin eta emakumeari eta Bizkaiko Emakume Unibertsitarioen Elkartearen lanari buruzko argazki aukeraketarekin. Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Burtsako (Alde Zaharra), Begoñako, San Frantziskoko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Castañoseko UdaltegiekGehiago

FANT 22REN INAUGURAZIO JARDUNALDIAK, GAUEKO ZINE MARATOIA ESKAINIKO DU AURTEN BERRIKUNTZA GISA, GOIZALDEKO ORDU BIETATIK AURRERA, CAMPOS ANTZOKIAN, “NINA FOREVER”, “HOWL”, “NIGHT FARE” ETA “DEATHGASM” FILMAK ESKAINIZ

Doako sarrera izango duen Golem Alhóndiga zine aretoetako 2. aretoak, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik Estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuek osatutako zikloa jasoko du maiatzaren 7tik 12ra FNACek, zinemaldiaren ohiko laguntzaileetako batek, 1960ko hamarkadan Narciso Ibáñez Serradorrek zuzendu zuen “Historias para no dormir” telebista saio ezaguneko kapituluen aukeraketa eskainiko du maiatzaren 9an,Gehiago