Monthly Archives: martxoa 2016

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN JAIALDIAK – ZINEBIK EKOIZTUTAKO “BILBAO – BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” TALDE FILMAK INAUGURATUKO DU OSTEGUN HONETAN EUSKAL ZINEGILE BERRIEI BURUZKO ZIKLOA MADRILGO BERLANGA ARETOAN

Martxoaren 16ra arte luzatuko den programazioaren barruan Asier Altunaren “Amama”, Jose Maria Goenagaren eta Jon Garañoren “Loreak” edo Roberto Castónen “Ander” bezalako lanak ere eskainiko dira. Film laburra balioan jartzeko eta Bilbo errodatzeko leku gisa erakusteko helburu bikoitzaz Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak – Zinebik ekoiztu duen “Bilbao – Bizkaia. Exterior – Día” talde… […]

BILBOKO UDALAK “BILBOKO EMAKUMEAK. NOSOTRAS CONTAMOS” DOKUMENTALA AURKEZTUKO DU. EMAKUMEAK DIRA BILBOKO HISTORIAKO PROTAGONISTAK

Ikus-entzunezko lan horretan hamaika emakumeren lekukotza jasotzen da, Bilboko gizartean azken 50 urteotan izan diren aldaketen lekuko eta protagonista izan baitira. Aurkezpena martxoaren 7an, astelehena, aurkeztuko da, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa, aretoa bete arte. Aurten, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, “Bilboko Emakumeak, Nosotras contamos” dokumentala ekoitzi du. Lan horren bidez, herritarrek uriko… […]

BILBAOESZENAK, PRESENTZIA ESZENIKO EGOKIRAKO BALIABIDE FISIKOEI ETA AHOZKOEI BURUZ BEA INSA ANTZEZLE ETA SORTZAILEAK ESKAINIKO DUEN TAILERRERAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Interesatuta dauden pertsonek apirilaren 7ra arte egin ahal izango dute matrikula, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, presentzia eszenikoari buruzko tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Tailerra, antzerki fisikoaren barruan ibilbide luzea duen eta Europa osora, Argentinara edo Mexikora eraman duten berak sortutako pertsona… […]

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT ETORRIZ, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAK LAURA FREIXAS ETA ANNA CABALLÉ IDAZLEAK BILDUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATUR EKOIZPENEAN DAGOEN GENERO BERDINTASUNA AZTERTZEKO

Arantxa Urretabizkaia idazleak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Laura Freixas eta Anna Caballé idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, MARTXOAREN 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, literaturaren alorrean dagoen benetako… […]

FANTEN – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXII. EDIZIOAK APIRILAREN 8RA ARTE LUZATUKO DU TELEFONO MUGIKORREZ GRABATUTAKO FILM LABURREN LEHIAKETARAKO FILMAK JASOTZEKO EPEA

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldiaren barruan, “FANT laburrean” sekzioan, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren Film Laburren Sariak deituko dira beste urte batez, 3.000 euroko sariarekin bakoitzarentzat, eta baita 2.000 euro jasoko dituen Epaimahaiaren Euskal Film Labur hoberenaren saria ere. Lehiaketa horietara aurkeztuko diren kopiak jasotzeko azken eguna MARTXOAREN 15a izango da. MAIATZAREN 6tik… […]

BILBOKO UDALAK, TULAR ELKARTEAREKIN BATERA, IKUS-ENTZUNEZKO MEDIO ETA TXALAPARTA IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU OTXARKOAGA AUZOAN APIRILETIK AURRERA

Prestakuntza programaren barruan, bideo-sorkuntzari eta reflex kameraren erabilerari buruzko ikus-entzunezko oinarrizko ikastaroa eskainiko da. Izena emateko epea martxoaren 7tik 31ra egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus Tular Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntzaz, antolatzen dituen txalapartari eta ikus-entzunezko medioei –bideo sorkuntza eta reflex kamera– buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Otxarkoaga auzoak. Izen ematea… […]

‘BILBAO ARTE PORTUA’ AURKEZTU DA, URTERO MUNDUKO BAKARLARI, ZUZENDARI, ORKESTRA ETA KONPOSATZAILE OSPETSUENAK EKARRIKO DITUEN KONTZERTU HANDIEN ZIKLO BERRIA

Zubin Mehta izango da irailaren 16an, Euskalduna Jauregian, 2016/2017 denboraldia inauguratuko duena, Maggio Musicale Fiorentino Orkestraren buru gisa eskainiko duen kontzertuarekin. Zuzendari ospetsuarekin batera, denboraldiak goi mailako beste batzuk ere jasoko ditu: Vladimir Spivakoven musika klasiko kontzertuak, Moskuko Birtuosoekin; Denis Matsuev Kazango Orkestra Sinfoniko Estatalarekin; Ivo Pogorelich Municheko Gärtnerplatz Orkestrarekin; eta René Jacobs Helsinkiko Orkestra… […]

UDAL MUSIKA ESKOLAK IKASLEZ BETEKO DU CAMPOS ANTZOKIA GAUR ETA BIHAR, MARTXOAREN 2AN ETA 3AN, BERE KONTZERTU DIDAKTIKOEKIN

Sinfonikoko eta Musika Tresna Moderno Sailetako irakasleek antolatu dituzte Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako lau emanaldiak Horrez gain, BilbaoMusikak, ikus-entzuleei zabalduta egongo den talde handien kontzertua eskainiko du GAUR, martxoaren 2an, arratsaldeko 19:00etan Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguru gozatuko dira BilbaoMusikak GAUR asteazkenean, martxoaren 2an eta ostegunean, martxoaren 3an, Campos… […]

DOAKO BISITA GIDATUAK, BILBOKO HISTORIAKO EMAKUMEZKOAK ITSASADARRAREN ETA ZUBIEN BITARTEZ EZAGUTZEKO

2016 ko Martxoaren 9an “ITSASADARRA, ZUBIAK ETA EMAKUMEAK” izeneko ibilbide‑paseoak hasiko dira. Aurten, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak abian jarri ditu ibilbide gidatu eta antzeztuak uriko leku desberdinetatik. Itsasadarra izango da ardatza eta emakumeek uriaren historiari egin dioten ekarpena zein izan den jakitea eta ikusaraztea da helburua. Izen-ematea martxoaren 1ean hasiko da. Parte hartu… […]

IBAIONDOKO BARRUTIAK, ZINEAREN, MUSIKAREN, LITERATURAREN EDO ARTEAREN BITARTEZ IKUS-ENTZULEAK BESTE GIZARTE ERREALITATE BATZUETARA HURBILDU NAHI DITUEN “GIZAZINEA” EKIMENAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU BIHARTIK AURRERA

Bilboko Udalak, Caostica elkartearekin batera, antolatutako kultur programa Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan eskainiko da, MARTXOAREN 19ra arte. Zine dokumental saioez, zinegileekin egingo diren solasaldiez eta hitzaldiez gain, egitarauak erakusketak eta zuzeneko musika ere jasoko ditu. Bilboko Udaleko Kultura Sailak “Gizazinea” programaren edizio berria inauguratuko du bihar. Programa martxoaren 19ra arte luzatuko da, Ibaiondoko barrutiko hainbat… […]