Artxiboa: martxoa 2016

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “PECADO”, LAURA RESTREPO IDAZLE KOLONBIARRAREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Elena Sierra kazetariak aurkeztuko duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Pecado (Ed. Alfaguara), Laura Restrepo idazle kolonbiarraren liburu berriaren aurkezpena jasoko du datorren astelehenean, APIRILAREN 4an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Idazleak,Gehiago

ZINEBIK LANDA GUNEETAKO BIZIMODUA ESPERIMENTATZEKO BESTE MODU BAT ETA NEKAZARITZA BIODINAMIKOA ERAKUSTEN DITUEN “GOOD THINGS AWAIT” FILM DANIARRA ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, danierazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Phie Ambo zuzendari daniar ospetsuaren “Good Things Await” (Danimarka, 2014. 95 min.) filma eskainikoGehiago

MAIATZAREN 6TIK 13RA BITARTEAN OSPATUKO DEN FANTEN – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXII. EDIZIOAK, CAN EVRENOL ZINEGILE TURKIARRARI EMANGO DIO GENEROAN ETORKIZUN HANDIA DUEN GAZTEA SARITZEN DUEN FANTROBIA SARIA

Parte hartu duen zinemaldietan oso kritika onak jaso dituen eta martxoaren 25ean Estatu Batuetan estreinatuko den “BASKIN” bere lehenengo lan luzea, FANTen hurrengo edizioan eskainiko da. Bilboko Zinemaldiak 82 film jaso ditu mundu osoko 47 herrialdetatik bidalitakoak. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den pertsona aintzatesten duen FANTROBIAGehiago

BLAS DE OTERO POETAREN JAIOTZAREN MENDEURRENA DELA ETA, BILBOKO UDALAK, RAMON BAREAK ZUZENDUTAKO “HISTORIA (CASI) DE MI VIDA” ANTZEZLANA ESTREINATUKO DU ASTELEHENEAN AZKUNA ZENTROAN

Estreinaldia auditorioan izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko InfoPuntuan edo www.bilbaokultura.eus webgunean Joan den asteartean, martxoaren 15ean, ehun urte bete ziren Blas de Otero (1916-1979) olerkaria gure Hirian jaio zenetik. 50eko hamarkadako gizarte poesiak izan zuen ahotsik azpimarragarrienetakoa eta gaztelaniaz idatzitako literatura garaikidearen egilerik garrantzitsuenetakoa izan da. Ospakizun hori dela eta, BilbokoGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO ANTZERKIKO BALIABIDEEN ZENTROAK OSTIRAL HONETARA AURRERATUKO DU ANTZERKIAREN MUNDU EGUNAREN OSPAKIZUNA, ALDI BEREAN ESKAINIKO DIREN HIRU PIEZAREKIN

Bilboko Dame Veneno, Happy End eta Sinreverse konpainiak izango dira bat ere konbentzionala izango ez den festa ibiltariaren protagonistak. Festa horretan adierazpena irakurtzeaz gain, amaierako ospakizuna ere izango da. Antzerki laburreko piezatarako sarrera librea izango da, areto bakoitzeko gehieneko leku kopurua bete arte, 20-30 pertsona ingurukoa. BilbaoEszenak – Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentroak, ostiral honetara,Gehiago

BILBOKO UDALAK BLAS DE OTEROREN JAIOTZAREN MENDEURRENA OSPATUKO DU BIHAR, LORE ESKAINTZAREKIN, JENDE AURREKO OLERKI IRAKURKETAREKIN ETA BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN EGINGO DEN LITERATUR TOPAKETAREKIN

Egaña kalean dagoen poetaren bustoaren aurrean goizeko 11:00etan hasiko den irakurketan Juan Mari Aburto alkateak, Sabina de la Cruz Blas de Otero Fundazioaren presidenteak edo José Fernández de la Sota idazleak hartuko dute parte, beste batzuen artean. Horrez gain, urte osoan luzatuko diren jarduera bereziak programatu dira, Blas de Otero Fundazioarekin lankidetzan. Jarduera horien arteanGehiago

AURRERA JARRAITZEN DU BILBON BILBOKO ETA GASTEIZKO UDALEK EKOIZTEN DUTEN ETA EKAINEAN KALEKO BERTSIOA ESTREINATUKO DUEN EUSKAL ZIRKU GARAIKIDEKO “LURRAK” IKUSKIZUNAK

Zirkuko hainbat diziplinatan espezializatuta dauden bost antzezle eta lau musikari –musika-tresna tradizionaletan adituak– dituen lana ekoizpenaren azken fasean sartuko da, martxoaren 14tik 20ra Harrobia Eskenan egingo den arte egoitzarekin. “Lurrak” Adrian Schvarzstein clown eta zirkuko zuzentzaile ospetsuak zuzentzen du, eta Kaldearte eta Bilboko Kalealdia jaialdietan estreinatuko da. Datorren aste osoan, martxoaren 14tik 20ra, Bilboko etaGehiago

BILBAO ARTE SAKRATUA (BAS) MARTXOAren 18an HASIKO DA ‘ARGIRANTZA BIDEA’ IZENBURUPEAN

‘Argirantza bidea’ izenburupean, Bilbao 700 Fundazioak bilbotarrak gonbidatu nahi ditu Bilbao Arte Sakratua-ko edizio berri honetara. Martxoaren 18tik 23ra arte iraungo du. BASeko edizio honetan, guztira, kultura-arloko bost hitzordu egongo dira. Horietan, Gizakunde Eleizan eta Eleiz Museoan egingo diren kontzertuez eta argizko instalakuntzez gozatzeko aukera egongo da. (Enkarnazio plazatxoa). Sarrerak 3 eta 5 euro artekoakGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, TRAJANOREN TRILOGIA IXTEN DUEN SANTIAGO POSTEGUILLOREN “LA LEGIÓN PERDIDA” ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Santiago Posteguillo idazlearen azken eleberriaren, Trajanoren Trilogiaren azkena den “La legión perdida” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, MARTXOAREN 16an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Leku guztiak bete arteGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, 3D INPRIMAGAILUEK ARTE ESZENIKOETARAKO DITUZTEN AUKEREI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailerra Iván Blascok eta Elisa Espinak emango dute, apirilaren 12an, BilbaoEszenaren instalazioetan, eta sarrera librea izango den arren, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, 3D inprimagailuei eta eszenaren eta artearen alorrean dituzten aukerei buruzko topaketa teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien ElkarteGehiago