Monthly Archives: azaroa 2015

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK BI IDAZLE MENDIZALE ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, MENDIARI BURUZKO LITERATURARI BURUZ HITZ EGITEKO

Hitzordua arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Juanra Madariagak eta Ramon Olasagastik hartuko dute parte (topaketa euskaraz izango da). “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, idazle eta mendizale bik literaturari eta mendiari buruz hitz egingo duten topaketa jasoko du datorren ASTEARTEAN, azaroaren 10ean.… […]

BILBOKO ETA GASTEIZKO UDALEK EKOIZTEN DUTEN ETA EKAINEAN KALEKO BERTSIOAN ESTREINATUKO DEN “LURRAK” EUSKAL ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNAREN EKOIZPENA HASIKO DA BILBON

Zirkuko hainbat diziplinatan espezializatuta dauden bost antzezle eta lau musikari –musika-tresna tradizionaletan adituak– dituen muntaketa lanak lehenengo burutzapen fasea izango du azaroaren 20ra arte Zirkozaurre gunean. “Lurrak” Adrian Schvarzstein clown eta zirkuko zuzentzaileak zuzenduko du, eta 2016an estreinatuko da Kaldearten eta Bilboko Kalealdian, kaleko bertsioan, eta urte bereko udazkenean aretoko formatuan. Gaurtik datorren azaroaren 20ra… […]

BILBOKO UDALAK ETA ARTXANDAKO AUZOTARREN PLATAFORMAK ARGAZKIEN ETA PINTURA AZKARRAREN LEHENENGO LEHIAKETA ANTOLATU DUTE, FUNIKULARRAREN MENDEURRENA DELA ETA

ehiaketa bien gaia “Funikularra eta bere ingurua” da. Lehiaketa bakoitzean hiru sari banatuko dira, 1.000, 500 eta 250 eurokoak. (Bilbo, 2015eko urriaren 28a).- Artxanda Plataformak, Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, Argazkien Lehiaketa eta Artxanda 2015 Pintura Azkarraren Lehiaketa antolatu ditu. Lehiaketa bien gaia: “Funikularra eta bere ingurua” Artxandako mendia eta funikularra dira… […]

BILBOKO UDALAK RAFAEL MIKOLETA EUSKERAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXVIII. EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA ZABALDU DU

Bilboko Udalak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Bilboko ikasleei zuzentzen den Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketaren XXVIIl. ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu du, Onespen eta arrakasta handiko lehiaketa honen helburua, Bilboko ikasleak euskaraz irakurtzera eta idaztera bultzatzea da. Ikasleek datorren urtarrilaren 29rarte aurkeztu ahal izango dituzte beraien lanak. Zentzu honetan, Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailak… […]

ERABAKI DIRA BLV-ART UDAL PROGRAMAREN BARRUAN DAGOEN ARTY WALKS – ARTE ZIRKUITOA ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Yolanda Plaza, Silvia Abril, Arantza Garabieta, Anna Giné, José Luis Fernández eta Nagore Roldán dira aurtengo edizioaren irabazleak. Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan irailean eta urrian egin den BLV-ART kultur programaren barruan daude. Kultura Sailak, joan den irailean eta urrian Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARIEI ETA EMAKUMEAREN ETA ZIENTZIAREN ARTEKO ERLAZIOARI BURUZKO “ELLAS HACEN CIENCIA” HITZALDI ZIKLOA JASOKO DU AZAROKO OSTEGUN GUZTIETAN

Zikloa ostegun honetan abiatuko da, azterketen eta entsegu klinikoen ikuspegi androzentrikoaren nagusitasunak emakumeen osasunean dituen ondorioak landuko dituen Elena Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko ikerlariarekin. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimenak, DNA-ren egitura aurkitzeko lanean ezinbestekoa izan zen Rosalind Franklin (1920 – 1958) bezalako emakume zientzialari handien inoiz aintzatetsi gabeko lanean sakonduko du. Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren… […]

PRE-ZINEBIREN PROGRAMAZIOAK EMANGO DIO HASIERA ZINEBIREN 57. EDIZIOARI, ZINEBI-EXPRESS LEHIAKETAREKIN ETA JON GARAÑOREKIN ETA JOSE MARIA GOENAGAREKIN EGINGO DEN TOPAKETAREKIN

PRE-ZINEBI ostiralean hasiko da, Euskal Herriko Gidoilarien Elkartearen laguntzaz, “Autómata” (2014) lanaren gidoiaren arduradunekin, Javier Sánchez Donate eta Igor Legarreta idazle gazteekin, antolatutako saioaren bitartez. ZINEBI-EXPRESS, 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketa, LARUNBATEAN zabalduko da, partaideen izen ematearekin –goizeko 09:30etatik 10:30etara– Campos Antzokiko atarian. Sari banaketa AZAROAREN 12an izango da, Azkuna – Zentroko auditorioan. Bilboko… […]