Artxiboa: urria 2015

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, BAD-EK, BERE AMAIERARAKO BIDEARI EKIN DIO, HIRU ESTREINALDI ESKAINIZ ASTEBURU HONETAN, CECILIA BENGOLEAREN, PATRICIA CABALLEROREN ETA ANA BORRALHO ETA JOAO GALANTE PORTUGALDARREN ESKUTIK

Ana Borralhoren eta Joao Galanteren antzerki ikuskizunak Ibarrekolandako institutuko batxilergo artistikoko zenbait ikasle igoko ditu eszenatoki gainera. Emanaldiak larunbatean eta igandean izango dira, Bilborocken, arratsaldeko 19:00etan. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak – BAD-ek datorren igandean jaitsiko du oihala. Aurretik, azken asteburu honetarako programazioak hiru estreinaldi jasoko ditu –horietako bi erabatekoak– Ana Borralhok eta JoaoGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK, ÁNGELA FIGUERA POETA BILBOTARRARI ETA ZENTSURA FRANKISTAREKIN IZAN ZUEN ERLAZIOARI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU OSTIRALEAN LUCÍA MONTEJO IRAKASLEAREKIN

Bilboko Udalak ekitaldi horrekin ospatuko du idazlearen jaiotzaren urteurrena, 1902ko urriaren 30ean. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da. Bilboko Udalak Ángela Figuera poetaren jaiotzaren urteurrena ospatuko du ostiral honetan. Idazlea 1902ko urriaren 30ean jaio zen. Bidebarrieta Kulturguneak “Ángela Figuera y la censura franquista” izeneko hitzaldia jasoko du UNED-eko Literatura Espainiarra etaGehiago

ZINEBIK AZAROAREN 13AN INAUGURATUKO DU BERE 57. EDIZIOA, LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO EUSKAL FILM LABURREN EMANALDIEKIN ETA JUAN RUIZ ANCHÍA ARGAZKI ZUZENDARIARI ETA HIL ONDOREN AITOR MAZO ANTZEZLEARI EMANGO ZAIZKIEN OHOREZKO MIKELDIEN BANAKETAREKIN

Horrez gain, zinemaldiko hirugarren Ohorezko Mikeldia jasoko duen eta azaroaren 19an Guggenheim Museoko auditorioan “Le Havre” (2011) filma aurkezteko ikus-entzuleekin topaketa izango duen Aki Kaurismäki zuzendari finlandiar ezagunak ere bisitatuko du Bilbo. 30 herrialdetako 65 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, lehiaketako hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko borrokan: fikzioa, dokumentala eta animazioa. LehiaketarakoGehiago

ZINEBIK “THE MULBERRY HOUSE” ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN, SARA ISHAQ ZUZENDARIAK YEMENGO, BERE JAIOTERRIKO, GATAZKARI ESKAINITAKO BEGIRADA INTIMOA ETA SAKONA

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniazko azpi-tituludun arabierazko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sara Ishad Yemengo zinegileak zuzendutako The Mulberry House (2013. 64 minutu.) filma eskainikoGehiago

BILBOREN EBAKUAZIOA ERAGIN DUEN IHES NUKLEARRA DA IMANOL URIBEK BIHAR ERRODATUKO DUEN ETA “BILBAO-BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” TALDE-FILMAREN BARRUAN EGONGO DEN FILM LABURRAREN ABIAPUNTUA

“Bilbao – Bizkaia. EXTERIOR – DÍA”, Bilbao – Bizkaia Film Comissionek eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik bultzatutako talde-egitasmoa da, eta azaroaren 16an estreinatuko da, Jaialdian bertan. Filma osatuko duten zazpi film laburretatik, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk, Mikel Ruedak eta Pedro Oleak euren lanak errodatu dituzte dagoenekoGehiago

BILBOK MAGIA GALA HANDIA JASOKO DU AZKUNA ZENTROAN ETA PROFESIONALENTZAKO WORKSHOP-A HARROBIA ESKENAN, BILBOKO ETA BARTZELONAKO UDALEN ARTEKO KULTUR LANKIDETZA HITZARMENAREN BARRUAN

Galak Bartzelonako hiru ilusionista handi izango ditu, Serjo –estatu mailan sari gehien jaso duen magoetako bat– eta Brando y Silvana, eta Azkuna Zentroan izango da, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera (Sarrera: 6 euro). Mago profesionalei edo erdi-profesionalei zuzendutako workshop-ak Harrobia Eskenan emango dira, eta galan parte hartuko duten artistek emango dituzte. Bilboko Udaleko Kultura Sailak,Gehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK–ZINEBIK, HIL ONDORENGO OHOREZKO MIKELDIA EMANGO DIO AITOR MAZO ANTZEZLEARI, BERE IBILBIDEA ETA ANTZEZLE GISA IZAN DUEN IZAERA INDARTSUA AINTZATETSIZ

Entrega ekitaldia jaialdiaren hasierako galan izango da, AZAROAREN 13an, Arriaga Antzokian. Azaroaren 13tik 20ra 57. edizioa ospatuko duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) hil ondorengo Ohorezko Mikeldia emango dio duela denbora gutxi desagertu den Aitor Mazo antzezleari. Saria, ohikoa denez Bilboko Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, azaroaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ospatuko denGehiago

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, BAD-EK, BIHAR ALTXATUKO DU OIHALA BILBAOARTEN, GORPUTZAREN ETA DANTZAREN INGURUKO ZINE DOKUMENTAL SAIOAREKIN

Jaialdiak, jada ohikoak diren BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock eta Garabia Zawp eszenatokiak hartuko ditu AZAROAREN 1era arte. Hamabi estreinaldi jasoko ditu, horietako zortzi erabatekoak. Euskal sorkuntza berriak eta nazioarteko konpainien presentzia azpimarragarriak markatuko dute Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen BAD-en – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizioGehiago

ERAKUSKETEK, HITZALDIEK, LIBURUEN AURKEZPENEK ETA ESPEZIALIZATUTAKO AZOKA BATEK ZENTRATUKO DUTE BILBOKO UDALAK EUSKARAZKO KOMIKIAREN INGURUAN ANTOLATU DUEN “PARRAPEAN – KOMIKI EGUNAK” JAIALDIA

Euskal komikian espezializatutako jaialdi honen bigarren edizioa Begoñako eta Santutxuko hainbat lekutan egingo da urriaren 31ra arte, emakume egileen presentzia azpimarragarriarekin eta argitaratutako lan berrien aurkezpenarekin. Joseph Camino ohorezko saria Gregorio Murok jasoko du, egin duen lan handiaren aintzatespen gisa, 80ko hamarkadan euskal komikiaren garai goreneko egile azpimarragarrienetakoa izan baitzen. Bilboko Udaleko Kultura Sailak ”Parrapean-KomikiGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK RAMON SAIZARBITORIA, IBON SARASOLA ETA ARANTXA URRETABIZKAIA ELKARTUKO DITU BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAREN IREKIERA EKITALDIAN

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen literatur hitzordua BIHAR hasiko da Gabriel Arestiren egunaren ospakizunarekin bat etorriz, eta hamar egunez kontzertuak, errezitaldiak eta hitzaldiak jasotzen dituen egitarau zabala eskainiko du. Bidebarrieta Kulturguneak, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa handia jasoko du urriaren 23ra arte. Dagoeneko ohikoa denez BILBAOPOESIA literatur jaialdiko jarduerak bihar, Gabriel Aresti gure hirian jaioGehiago