Artxiboa: iraila 2015

EUSKAL HERRIKO ETA GALIZAKO DANTZAK, MUSIKAK ETA KANTU TRADIZIONALAK BASURTU AUZOA BETEKO DUTE ASTEBURU HONETAN, “PLAZARIK PLAZA” PROGRAMAREN BARRUAN

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntza duen Bilboko Udalaren ekimenaren barruan dantza erakustaldiak eta erraldoiekin eta buruhandiekin egingo diren kalejirak egongo dira, Compostelako Donejakueko Colexiata do Sar Folklore Elkarteak eta Beti Jai Alai berak eskainiko duten erakustaldiarekin batera. Jarduerak, herri folklorea sustatzeko helburua duen “Plazarik Plaza” programaren barruan sartzen dira, eta Basurtuko “Basurto Berri”Gehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK–ZINEBIK, JUAN RUIZ ANCHÍA ARGAZKI ZUZENDARIARI EMANGO DIO OHOREZKO MIKELDIA, ZINE GARAIKIDEAN EGIN DUEN IBILBIDE LUZEA ETA ZINEARI EGIN DION EKARPEN HANDIA AITORTUZ

Entrega ekitaldia jaialdiaren inaugurazio galan izango da, AZAROAREN 13an, Arriaga Antzokian. Bere 57. edizioa azaroaren 13tik 20ra ospatuko duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) Juan Ruiz Anchía zinegile bilbotarrari –zineko argazkilaria– emango dio Ohorezko Mikeldia, argazkigintzaren bitartez zinean egin duen ibilbide luzearen nazioarteko dimentsio garrantzitsua eta egin duen ekarpenaren originaltasun artistikoa etaGehiago

SANTA TERESA DE JESUSEN JAIOTZAREN V. MENDEURRENAREKIN BAT ETORRIZ, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BERE POESIAN OINARRITUTAKO KONTZERTUA JASOKO DU OSTEGUNEAN, AREETXO – GANBERA ABESBATZAREKIN

Kontzertua 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan –sarrera librea leku guztiak bete arte– Manuel Torre Lledóren zuzendaritzapean. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak, Santa Teresa de Jesusen irudiari eskainitako kontzertu sakroa eskainiko du datorren ostegunean, URRIAREN 1ean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, 1515ean jaio zenetik bosgarren mendeurrena betetzen den urte honetan. Manuel Torre Lledók sei bakarlariGehiago

BILBOKO ZIRKUITUAK OSTEGUN HONETAN EKINGO DIO BERRIRO AUZOETAN ESKAINTZEN DUEN ANTZERKI PROGRAMAZIOARI, EUSKARAZ EGINDAKO ANTZERKIA, KOMEDIA ETA FONDO SOZIALA DUEN DRAMA JASOTZEN DITUEN ANTZEZLAN AUKERAKETAREKIN

Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Zurbaranbarriko udaltegiek bertako antzerki eta dantza taldeen 13 proposamen jasoko dituzte, eta kasu guztietan sarrera doakoa izango da. Urteko azken hiruhileko honetarako proposamen eszenikoen artean Chispún konpainiak euskaraz eskainiko duen eta tragikomediatik Melillako hesia saltatzen dutenen dramara hurbiltzen den “Ausartien bidaia” antzerki pieza laburra azpimarratu beharGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LUIS ALFONSO GÁMEZEN “EL PELIGRO DE CREER” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN, PSEUDOZIENTZIEEN, SANADOREEN ETA MEDIUMEN AZTERKETA ESZEPTIKOA

Elkarrizketa izango dute egileak eta liburuaren hitzaurrea idatzi duen José A. Pérezek, “Escépticos” eta “Órbita Laika” programen gidoilari eta sortzaile eta “Mi mesa cojea” blogaren arduradunak. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Luis Alfonso Gámez kazetariaren “El peligro de creer” (Ed. Léeme) azkenGehiago

BILBOK BILBOARGAZKIREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA JASOKO DU URRIAN, PROFESIONAL HANDIEN ZORTZI ARGAZKI ERAKUSKETAREKIN, HITZALDIEKIN ETA TAILERREKIN

Bilboko Udalaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBK Fundazioak babestu du. Hiriko hainbat lekutan, Andoni Lubaki edo Agustín Sagasti euskal argazkilari ezagunen edo Yang Yueluan artista txinatar ospetsua edo naturako argazkilari handia den Pedro Javier Pascual bezalako artisten zortzi erakusketa bisitatu ahal izango dira. Leku horien artean Abando – BarrainkuakoGehiago

KULTURA SAILAK, 14 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZKO “PARRAPEAN II. KOMIKI LEHIAKETA” DEITU DU

Lanak URRIAREN 19a baino lehen aurkeztu ahal izango dira Begoñako liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dira. Gaiak eta teknikak libreak izango dira, euskaraz edo testu barik. Oinarri osoak: www.kulturabarrutik.net webgunean Ekimena, URRIAREN 24tik 31ra Bilbon ospatuko den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren bigarren edizioaren barruan sartzen da. Jaialdia euskarazko komikietan zentratzen da. Bilboko Udaleko KulturaGehiago

ZINEBIK ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOARI EKINGO DIO BERRIRO, MUNDUKO EKONOMIA AURREIKUSTEKO EREDUAREN ARTIFIZEA IZAN ZEN MARTIN ARMSTRONGEN IRUDIAREN INGURUAN EGINDAKO “EL VISIONARIO” FILM ALEMANAREKIN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniazko azpi-tituludun jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Marcus Vetter zinegile ezagunak egindako El Visionario. El hombre que predecía la economíaGehiago

ABANGOARDIAKO ARTE ESZENIKOEK, TOPAKETEK ETA SORKUNTZA ESPAZIOETARA EGINGO DIREN BISITEK ZENTRATZEN DUTE AURTEN, ESZENATOKI BERRI GISA, BILBO ZAHARREAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN AISIA ETA OSTALARITZA LOKALAK SARTZEN DITUEN “BLV – ART” PROGRAMA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Berrikuntza gisa, ohiko eszenatokiei, auzoan erreferentziazkoak diren hamabi ostalaritza establezimendu gehitzen zaizkie. Eszenatoki horietan kafe-antzerkia, performancea, erakusketak, DJ saioak eta antzerki laburreko piezak jasoko dira,Gehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK UMEEI, GAZTEEI ETA HELDUEI ZUZENDUTAKO URTEROKO ANTZERKI IKASTAROETARAKO IZEN EMATE EPEALDIA ZABALDU DU

Interesatuta dauden pertsonek URRIAREN 4ra arte egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.net BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen zentroak ikastaro berria inauguratuko du urrian, umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerren hasierarekin. Aurre-inskripzioa gaurtik urriaren 4ra arte egongo da zabalik www.bilbao.net webgunearen bitartez. Formularioa eskuragarri dago jada bertan.Gehiago