Artxiboa: ekaina 2015

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, SURBISA UDAL SOZIETATEAREN LANKIDETZAREKIN, JATORRIZKO BILBORI ESKAINITAKO “OSTERAK BILBOKO AUZOETATIK” BILDUMAKO LAUGARREN ETA AZKEN LIBURUA ARGITARATU DU

Liburuki horrek oinez egiteko bost ibilbide ditu, planoekin eta argazkiekin irudikatuak, Bilboko lehenengo Alde Zaharra eta bere Erdi Aroko hiri-bazterrak, gaur egun Atxuri, Areatza, Bilbo Zaharra, Zabala edo Miribilla direnak, sakon ezagutzeko. “Osterak Bilboko Auzoetatik” BILBAO IZANen barruan sartzen den ekimena da, eta 2005ean, gure Hiriko kultur ondarea hobeto ezagutu ahal izateko 22 auzotan hasiGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, CARLOS RILOVA JERICÓ HISTORIALARIAREN “TODOS MIS FUTUROS SON CONTIGO” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTELEHENEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, Carlos Rilova Jericó historialariaren “El Waterloo de los Pirineos” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren astelehenean, EKAINAREN 15ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldekoGehiago

BILBOKO AREATZAK LARRAIN DANTZAREN TOPAKETAREN BOSGARREN EDIZIOA JASOKO DU LARUNBAT HONETAN, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK EUSKAL FOLKLOREARI ESKAINITA BULTZATZEN DUEN “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN BARRUAN

Topaketa ikus-entzule guztien partaidetzara zabalik egongo da – arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, eta 2011n Bilboko Kalealdiaren barruan hitzordu hau inauguratu zuen Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko du. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ ekimena inauguratu zuen joan den urtarrilean. Gure hirian tradizio gehien duen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzeaGehiago

BILBOKO AREATZAK LARRAIN DANTZAREN TOPAKETAREN BOSGARREN EDIZIOA JASOKO DU LARUNBAT HONETAN, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK EUSKAL FOLKLOREARI ESKAINITA BULTZATZEN DUEN “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN BARRUAN

Topaketa ikus-entzule guztien partaidetzara zabalik egongo da – arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, eta 2011n Bilboko Kalealdiaren barruan hitzordu hau inauguratu zuen Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko du. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ ekimena inauguratu zuen joan den urtarrilean. Gure hirian tradizio gehien duen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzeaGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ZINE PROIEKZIOARI ETA ARO DIGITALERA BIRMOLDATZEKO MODUARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Olga Arenillasek eta Manuel Fernándezek emango dute, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, 35 mm-tan egiten den zine proiekzioaren hastapenak eta garapena eta proiekzio hori aro digitalera zelan birmoldatuGehiago

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXX. ETA XXXI. EDIZIOETAN SARITUTAKO KONTAKIZUNAK BILTZEN DITUZTEN BI LIBURUKI AURKEZTUKO DITU LIBURU AZOKAREN BARRUAN

Erein argitaletxeak argitaratuta, gaztelaniazko liburuak Alberto Bellidoren, Antonio Torrejónen, Francisco Javier Pérezen, Nicolas Matteraren eta Matías Candeiraren ipuinak biltzen ditu; euskarazko liburuak, berriz, Arrate Egañak, Uxue Alberdik, Ekaitz Goienetxeak eta Laida Martínezek sinatutako bost ipuin jasotzen ditu. Kultura eta Hezkuntza Sailak, Erein argitaletxearekin batera, duela hiru hamarkadatik Bilboko Udalak deitzen duen Gabriel Aresti Ipuin LehiaketarenGehiago

BERTAN BEHERA UTZI DIRA “KULTURA KALEZ KALE” PROGRAMAREN BARRUAN RUTH JUAN ARTISTAREKIN EGIN BEHAR ZIREN BILBO ZAHARREKO OSTERA GIDATUAK

Ruth Juanek izan dituen konpromisoak direla eta, bertan behera utzi behar izan dira “Kultura Kalez Kale” ekimenaren barruan BIHAR, ostiralean eta ekainaren 12an eta 19an programatuta zeuden hiru jarduera. Horien ardatza Bilbo Zaharra auzoa zen, tolerantziarako gune berri gisa. Horrela, bertan behera utzi dira bihar, arratsaldeko 19:30etan, San Frantziskoko Udaltegian marrazkilari eta diseinugilearekin egin beharGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ESZENAKO ELEMENTUAK ETA TRESNAK KARTOIZ ERAIKITZEKO IKASTAROA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Maite Gastañaga artistak emango du, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, kartoian oinarrituta elementu eszenografikoak eta tresnak egiten ikasteko 20 orduko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien ElkarteGehiago

PETROS MÁRKARIS, ALMUDENA GRANDES, JOSÉ MIGUEL MULET EDO YASMINA KHADRA BEZALAKO IDAZLEAK IGAROKO DIRA BIDEBARRIETA KULTURGUNETIK BILBOKO LIBURU AZOKAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN

Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean, Bidebarrieta Kulturguneak hitzaldiak eta duela denbora gutxi hil den Ramiro Pinillari eskainiko zaion omenaldia jasoko ditu. Lehenengo jarduera BIHAR izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Petros Márkarisekin. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak, ostegun honetan ateak zabalduko dituen Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean antolatutako zenbait jarduera jasoko ditu ekainaren 11ra arte.Gehiago

ERREKALDE AUZOAK, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, SEIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo dantza akrobatikoarekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekalde plazara, EKAINAREN 5etik 7ra. Errekaldeko VI. Zirku Jaialdia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen kaleko programazio deszentralizatuaren parte da, eta helburua Hiriko auzoetara antzerkia, musika, magia eta zirkua eramatea da,Gehiago