Monthly Archives: maiatza 2015

ZORROTZAKO UDALTEGIAK DOAKO ZINE SAIOAK JASOKO DITU MAIATZA HONETAN, ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILM LABURRAK ESKAINIZ

OSTEGUN honetan, arratsaldeko 19:30etan, eskainiko den saioan, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – Zinebiren, azken edizioan parte hartu duten nazioarteko film laburren aukeraketa eskainiko da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren “Kultura Kalez Kale” programazioaren barruan, Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – Zinebin,… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 21EK, LEHIAKETATIK KANPO DAGOEN “PANORAMA FANTASTIKOA” SEKZIOAN EMANGO DEN MIGUEL LLANSÓREN LEHEN FILM LUZEA, “CRUMBS”, AURKEZTUKO DU

Zuzendariak bere azkeneko lana aurkeztu du gaur medioen aurrean. Bilboko ikus-entzuleek bihar gauean ikusi ahal izango dute, 22:00etan, Alhondigako Golem zine aretoetan. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 21ek, bihar, gaueko 22:00etan, eskainiko den Miguel Llansó zuzendariaren lehenengo film luzea, “Crumbs” (2015), aurkeztu du gaur, lehiaketatik kanpo dagoen “Panorama Fantastikoa” sekzioaren barruan. Zinegilea bertan egon da.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARÍA DUEÑASEN “LA TEMPLANZA” AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Alicia San Juan kazetariak hartuko du parte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, “La Templanza” (Ed. Planeta), María Dueñas idazlearen azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, MAIATZAREN 12an. Lan… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK GAUR ARRATSALDEAN ZABALDUKO DITU ATEAK, KEELING ANAIEN LEHENENGO FILM LUZEA DEN “THE HOUSE ON PINE STREET” LANAREN EUROPAKO PREMIEREAREKIN

Aaron eta Austin Keeling zuzendari gazteek, Estatu Batuetan oso kritika onak jaso dituen beldur psikologikoko film luzea aurkeztu dute Bilbon gaur goizean. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Campos Antzokian. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak– FANT 21ek, gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak, Aaron eta Austin Keeling anaien lehenengo film luzea den “The House on Pine Street” (EE.BB. 2014)… […]

HAMAIKA EUSKAL FILM LABUR EGILE LEHIATUKO DIRA EUSKAL FANT LABURREAN SEKZIOAN BIHAR CAMPOS ANTZOKIAN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 21EN INAUGURAZIO EKITALDIAREN ONDOREN

FANT LABURREAN sekzioaren barruan dauden filmek, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren Zinemaldiko Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute. Sari bakoitzak 3.000 euro banatuko ditu. Horrez gain, Euskal Film Labur hoberenak 2.000 €-ko saria jasoko du. FANT 21eko inaugurazio ekitaldia 20:00etan hasiko da, Campos Antzokiko eszenatoki nagusian, eta bertan “The House on Pine… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA JARRIKO DU MARTXAN OSTIRAL HONETAN. FAMILIEI ETA HELDUEI ZUZENDUTAKO KONTZERTU DIDAKTIKOEN PROPOSAMEN BERRITZAILEA DA

Egitaraua maiatzeko lau ostiraletan eskainiko da, Barrainkuako udaltegian, helduei zuzendutako hiru kontzerturekin eta jende guztiari zuzenduriko birekin. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. OSTIRAL honetan hasiko da, euskarazko testuak izango dituzten tronboirako eta… […]

“UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN XXXI. EDIZIOAK EGUNGO PANORAMAKO AHOTS GARRANTZITSUENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN, ETA MAIATZAREN 30EAN, BERTSOLARIAK ETA GLOSADORE KATALANAK AURREZ-AURRE JARRIKO DITUEN INOIZ IKUSI BAKO FINAL PAREGABEA JASOKO DU

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programaren barruan, Fredi Paia, egungo Bizkaiko txapelduna eta txapelketa horretan aritutako emakume bertsolari garrantzitsuenetako batzuk elkartuko dira, Oihana Bartra, Jone Uria eta Onintza Enbeita, besteak beste. Bertso saioak MAIATZEKO hiru larunbatetan izango dira, 9an, 23an eta 30ean, Santutxuko Karmelo plazan, EGUERDIKO 13:00etatik aurrera. Programaren… […]

OTXARKOAGA ETA TXURDINAGA ILUSIONISMOAREN ERDIGUNE BILAKATUKO DIRA HILAREN AMAIERARA ARTE, HOGEI MAGO, PRESTIDIGITADORE ETA ESKAPISTA INGURU ELKARTUZ, MAGIA TOPAKETEN HAMAIKAGARREN EDIZIOAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programak hainbat mago elkartuko ditu, gehienak Estatutik, Frantziatik eta Alemaniatik etorritako gazteak, hainbat motatako ikuskizunekin. Emanaldien artean, arte horren adierazpen modernoena erakusten duten sei ikuskizun lehen aldiz ikusi ahal izango dira Hiribilduan. Otxarkoagako udaltegiak jasoko ditu programazioaren ikuskizun nagusiak, euskaraz egiten den magiaren barruan gero eta leku handiagoa… […]

ZORROTZAK SEIGARREN CLOWN ERAKUSKETA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, AUZOETAN ESKAINTZEN DEN UDABERRIKO “KULTURA KALEZ KALE” KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programak Euskadiko bi konpainiaren partaidetza izango du: Xanti Ledesma eta Ganso & Cía, eta horiez gain Mathieu Moustache eta Monkey Style frantsesak eta Jessica Arpin clown suitzarra. Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, hiriko barrutietara zuzenduta… […]

ZORROTZAK SEIGARREN CLOWN ERAKUSKETA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, AUZOETAN ESKAINTZEN DEN UDABERRIKO “KULTURA KALEZ KALE” KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programak Euskadiko bi konpainiaren partaidetza izango du: Xanti Ledesma eta Ganso & Cía, eta horiez gain Mathieu Moustache eta Monkey Style frantsesak eta Jessica Arpin clown suitzarra. Bilbok kaleko Arte Eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko du maiatzean eta ekainean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, hiriko barrutietara zuzenduta… […]