Artxiboa: maiatza 2015

ZINEBIK, MARK LANDISI, ESTATU BATUETAKO ARTE FALTSIFIKATZAILE EZAGUNENARI, BURUZKO ART AND CRAFT FILM LUZEA AURKEZTUKO DU BIHAR, OSTEGUNEAN, “HILEKO DOKUMENTALA” ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako ingelesezko jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sam Cullmanek eta Jennifer Grausmanek zuzendutako Art and craft – Falsificador por aficiónGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARWAN KANTAUTOREAREN ETA POETAREN “TODOS MIS FUTUROS SON CONTIGO” BIGARREN LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, “Todos mis futuros son contigo” (Ed. Planeta), Marwan kantautore eta poetaren bigarren poema-liburuaren, denboraldiko literatur arrakasta nagusietakoaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteazkenean, MAIATZAREN 27an. BereGehiago

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK EHUN URTE BAINO GEHIAGOKO INDUSTRIA INSTALAZIOETARA EGINGO DEN BIGARREN BISITA GIDATUA JARRIKO DU MARTXAN EKAINEAN, ATXURIKO TREN GELTOKITIK EGINGO DEN IBILBIDEAREKIN

Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren bisitak asteartetik larunbatera izango dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz. Plazak datorren ASTELEHENETIK, maiatzaren 25etik, aurrera erreserbatu ahal izango dira. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hiriko eraikin enblematikoetara egiten diren bisita gidatuei berrekin zien maiatzean, ohikoa den bezala.Gehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 2015EK 8.891 IKUS-ENTZULEREKIN ITXI DU BERE 21. EDIZIOA, 2014AN BAINO %20 GEHIAGO ETA 2013AN BAINO IA %40 GEHIAGO

FANT 21ek aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zuen nazioarteko film laburren saioan eta Hayao Miyazaki maisuaren “Porco Rosso” lanaren emanaldi berezian. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 8.891 ikus-entzulerekin itxi du bere 21. edizioa, hau da, 2014an baino %20 ikus-entzule gehiago (7.429 ikus-entzule) eta 2013ko edizioan baino ia %40 gehiago (4.938 ikus-entzule). ZinemaldiarenGehiago

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK BILBOKO GUNE PUBLIKO BATEAN EKITALDI BAT ANTOLATZEKO BEHAR DIREN ADMINISTRAZIO IZAPIDEAK AZTERTZEN DITUEN TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatutako tailertxoa Javier Gorostiolak, Bilboko Udaleko teknikariak emango du BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, gune publiko batean ekitaldi bat antolatzeko beharrezkoa den administrazio izapideari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, ArteGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK LAURA MINTEGI ETA IBAN ZALDUA ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, EUSKARAZ IDATZITAKO LITERATURAK DITUEN ERRONKEI BURUZ BERBA EGITEKO

Topaketa arratsaldeko 19:30etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Pili Kaltzada kazetariak moderatuko du. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAren ekimenak, Laura Mintegi eta Iban Zaldua idazleen solasaldia jasoko du datorren ASTEARTEAN, maiatzaren 19an. Bertan, euskaraz idatzitako literaturak dituen erronkei buruz hitz egingo dute. Topaketa euskarazGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK, FANTEN AURTENGO EDIZIOARI AMAIERA EMANGO DION GONZALO BENDALAREN “ASESINOS INOCENTES” LEHEN FILMA AURKEZTUKO DU

Zuzendaria eta filmean parte hartu duen taldeko zenbait kide, horien artean Maxi Iglesias, Aura Garrido, Luis Fernández eta Alvar Gordejuela, Bilbon, daude, zine pantailetara uztailaren 3an helduko den suspense klasikoko film luzea aurkezteko. Emanaldi berezia FANT 21eko amaiera ekitaldian izango da, BIHAR OSTIRALEAN, arratsaldeko 20:00etan, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 21ek,Gehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 21EK, LEHIAKETATIK KANPO DAGOEN “PANORAMA FANTASTIKOA” SEKZIOAN ESKAINIKO DEN PRADA ANAIEN “QUERIDOS MONSTRUOS” DOKUMENTALA AURKEZTUKO DU

Zinegileek gaur aurkeztu dute Bilbon euren azken lana, 60ko hamarkadatik Estatuan egin den zine fantastikora hurbilketa. Ikus-entzuleek gaur gauean ikusi ahal izango dute, 22:00etan, Golem – Alhondiga zine aretoetako sarrera libreko aretoan. Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 21ek, gaur, gaueko 22:00etan, Golem – Alhondiga zine aretoetako zinemaldiko sarrera libreko aretoan, eskainiko den Prada anaien azkenGehiago

BILBOK, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 21EN SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN MICHAEL R. STEVES ZINEGILE AMERIKARRAREN “CLINGER” FILMAREN ESTATUKO ESTREINALDIA JASOKO DU

Zuzendariak bere lehen film luzea aurkeztu du gaur medioen aurrean. Bilboko ikus-entzuleek gaur gauean ikusi ahal izango dute, 22:15ean, Alhondigako Golem zine aretoetan. Bilbok, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen (www.fantbilbao.net) Sekzio Ofizialean lehiatuko den Michael R. Steves Texaseko zinegile gaztearen “Clinger” (EEBB, 2015) lehenengo film luzearen Estatuko premierea jasoko du. Filma GAUR GAUEAN eskainiko da,Gehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “eSPedizioa. MENDI OROREN PISUA”, JUANRA MADARIAGA IDAZLE ETA MENDIZALE BILBOTARRAREN AZKEN LIBURUAREN AURKEZPEN-ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Unai Elorriaga idazlearen eta Juanjo San Sebastian mendizalearen partaidetzarekin. Ekitaldia, euskaraz idatzitako lan horretan oinarritutako errezitaldian oinarrituko da, Himalaiako musikak eta irudiek lagunduta. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, Juanra Madariaga poeta eta mendizale bilbotarraren eSPedizioa: Mendi ororen pisua liburuarenGehiago