Monthly Archives: martxoa 2015

BILBOKO UDALAK “BLAS DE OTERO – BILBOKO HIRIA” NAZIOARTEKO POESIA SARIAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA DEITU DU

Literatur sariketak 5.500 euroko bi sari banatuko ditu, epaimahaiaren iritziz hoberenak diren bi poema-bildumen artean, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar diren eta beste ezein sariketan saririk jaso ez duten lanak jasotzeko epea irekita egongo da datorren EKAINAREN 1era arte, eta epaimahaiaren erabakia urrian jakinaraziko da. OINARRIAK OSORIK: www.bilbao.net/blasdeoterolehiaketa Bilboko Udaleko… […]

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK BLAS DE OTEROREN EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN. RAMON BAREA ANTZEZLEAK, POETAK ARGITARATU BARIK UTZI ZUEN “HISTORIA (CASI) DE MI VIDA” PROSAZ IDATZITAKO TESTUAREN IRAKURKETA ANTZEZTUA ESKAINIKO DU

Ekitaldia 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Sabina de la Cruz, Blas de Otero Fundazioko presidentea eta egilearen alarguna, eta idazlearen lana ondoen ezagutzen duen pertsonetako bat, bertan egongo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzaren urteurrena ospatuko du datorren ASTELEHENEAN, martxoaren… […]

BILBAOESZENAK, IRRATI-ANTZERKI IKASTARO INTENTSIBORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU. IKASTAROA EUSKARAZ IZANGO DA, ETA ANTZEZLEEI, ESATARIEI, MUSIKARIEI, TEKNIKARIEI ETA GIDOILARIEI ZUZENDUTA EGONGO DA

Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak eta Galder Pérez antzezle, zuzendari eta gidoilariak emango dute ikastaroa, eta asteazkenetan izango da, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, BilbaoArteko instalazioetan. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, euskaraz egingo den Irrati-Antzerkiari buruzko ikastaro intentsiboan izena emateko epea zabaldu du. Irrati… […]

BLACK REBEL MOTORCYCLE CLUB ETA BESTE BOST TALDE GEHITUKO ZAIZKIO BILBAO BBK LIVE JAIALDIARI

Gaur iragarritako artistek osatuko dute zerrenda: Vintage Trouble, James Bay, Catfish And The Bottlemen, Marmozets eta Bear’s Den Bilbao BBK Live jaialdiaren musikarien zerrendan sartu berri diren taldeen artean Black Rebel Motorcycle Club kaliforniarrak dira talde nagusia; horrekin batera, Vintage Trouble, James Bay, Catfish And The Bottlemen, Marmozets eta Bear’s Den taldeek ere parte hartuko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK PEDRO GARCÍA AGUADOREN ETA FRANCISCO CASTAÑO MENAREN “APRENDER A EDUCAR” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTIRAL HONETAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Gizazinea programaren barruan dagoen hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da –sarrera librea izango da leku guztiak bete arte– eta lanaren bi egileak bertan egongo dira. Bidebarrieta Kulturguneak, telebistan ikus dezakegun Pedro García Aguadoren eta Francisco Castaño Menaren “Aprender a educar” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostiralean (martxoaren 13an). Bilboko Udaleko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LEONARDO PADURAREN AQUELLO ESTABA DESEANDO OCURRIR AZKEN KONTAKIZUN LIBURUAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ikus-entzuleekin egingo den topaketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta egilea bertan egongo da. Nazioartean oihartzun handiena duen narratzaile kubatarra da, eta 2012an Kubako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. Bidebarrietako Liburutegiak Aquello estaba deseando ocurrir (Ed. Tusquets) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, (MARTXOAREN 11n). Lan horrek liburuki bakarrean biltzen ditu Leonardo… […]

CALCETINES Y CACHETES ETA EL RENO RENARDO “CONVERSACIONES EN SOSTENIDO” ZIKLOAN

Martxoaren 11n izango da, 20:00etatik aurrera, Bilborocken. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak aurrera jarraitzen du 2015eko “Conversaciones en Sostenido” zikloarekin. Oraingoan, Calcetines y Cachetes eta el Reno Renardoren eskutik, martxoaren 11n, 20:00etan, Bilborocken. Calcetines y cachetes Hasieran ez zen sortu zuzenean jotzeko talde moduan. Gallartako lokal batean astelehen arratsaldetan momentu onak pasatzeko bost… […]

BILBO KULTURAREN MUNDUKO HIRIBURUA IZANGO DA MARTXOAREN 18TIK 20RA

Bilbo Kulturaren Munduko Hiriburua izango da hurrengo egunetan Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarearen (CGLUren) eskutik. Martxoaren 18tik 20ra Bilboko Alondegian CGLUren “Kulturaren Gailurra” egingo dute. Praktika onetan eta garapen iraunkorrean oinarritutako ezagutzen elkartrukea eta hirien zein tokiko gobernuen sareko lana nazioartean sustatzeko orain arte egin den lehenengo ekitaldia da. Bilkura honetan, hiriek, gizarte zibilak eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JOSÉ FERNÁNDEZ DE LA SOTAREN AZKEN LIBURUAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEARTEAN, JUAN LARREA POETARI BURUZKO LEHENENGO BIOGRAFIA, JAIO ZENETIK 120 URTE BETETZEN DIRENEAN

“Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas)” lana, XX. mendeko egile garrantzitsuenetako bati, Estatuan Surrealismoaren bultzatzaile izan zen eta 1895eko martxoaren 13an Bilbon jaio zen egileari, buruz argitaratu den biografia osatuena da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan eta sarrera librea izango da. Bertan, 27ko Belaunaldiko arraro gisa ezaguna izan… […]

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK EMAKUMEAREN EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, EGUNGO POESIA PANORAMARI GENERO IKUSPEGIA EMATEN DION “SE DICE POETA” DOKUMENTALA ESKAINIZ

Saioa Bidebarrietako Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta Sofía Castañón filmaren zuzendaria bertan egongo da. Lan horretan hogei emakume poeta inguruk hartu dute parte, horien artean, Elena Medel, Erika Martínez, Yolanda Castaño edo Miriam Reyes. Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, egungo poesia panoramari… […]