Artxiboa: martxoa 2015

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, IKUSKIZUNEN EKOIZLEAK KUDEATU BEHAR DITUEN ALDERDI GUZTIAK AZTERTZEN DITUEN TAILER TEKNIKOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailerra Last Tour International-eko Eneko Gurrutxagak emango du, APIRILAREN 28an, BilbaoEszenako instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, eszenako ikuskizun bateko production manager izenekoak menderatu behar dituen gaitasunei buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. PrestakuntzaGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, MAIATZAREN 8AN ZABALDUKO DITU ERE ATEAK, KEELING ANAIEN LEHENENGO LAN LUZEA DEN “THE HOUSE ON PINE STREET” FILMAREN EUROPAKO PREMIEREAREKIN

Aaron eta Austin Keeling zuzendari gazteak Bilbora etorriko dira Estatu Batuetan oso kritika onak jaso dituen beldur psikologikoko film luzea aurkeztera. Estreinaldia FANT 21en inaugurazio ekitaldian izango da, MAIATZAREN 8an, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokian. FANT 21en programazio osoa eta ordutegiei eta ordaindu behar diren saioen prezioei eta sarreren eta bonoen salmentari buruzko informazioa zinemaldiaren www.fantbilbao.netGehiago

TXURDINAGAK ETA OTXARKOAGAK XI. MAGIA TOPAKETAK JASOKO DITUZTE MAIATZEAN. TOPAKETETAN ILUSIONISMOARI BURUZKO IKASTARO BAT ETA MINTEGI BAT EMANGO DIRA, ETA ZALEENTZAKO II. MAGIA LEHIAKETA ANTOLATUKO DA

Magia ikastaroa Imanol Ituiñok eta David Blancok emango dute. Lehenengoa, “hurbileko magia” espezialitatean gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den gazte bilbotarra da, eta David Blancok 20 urteko esperientzia du eszenatoki gainean. Izen emateak apirilaren 1etik 21era egin beharko dira www.bilbao.net eta www.kulturabarrutik.net/magia helbideetan Topaketak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen ditu, eta KulturaGehiago

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTZERKIAREN MUNDUKO EGUNA OSPATUKO DU, ARRIAGA ANTZOKIAN NAZIOARTEKO ADIERAZPENAREN IRAKURKETA ANTZEZTUA ESKAINIZ ETA BILBAOESZENAN “HISTORICAS” LANA ANTZEZTUZ

Aritza Rodríguezek eta Shakti Olaizolak, Kaleko Arteen Elkartearen, Artekaleren, eskutik, Krystof Warlikowski zuzendari poloniarrak idatzitako Nazioarteko Adierazpenaren irakurketa antzeztua egingo dute, OSTIRALEAN, MARTXOAREN 27an, eguerdiko 12:00etan, Arriaga Plazan. Arratsaldeko 19:30etan, Bilboko Zirkuitua programaren barruan, Mama Crea konpainiak “Históricas” lana antzeztuko du BilbaoEszenan. Emakumeak historian bete izan duen lekua berreskuratzeko xedez Nuria M Cresek zentro horretanGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAN – FANT 21EAN LEHIAKETATIK KANPO DAGOEN “PANORAMA FANTASTIKOA” SEKZIOAK, DAVID R. L. IRUNDARRAREN LA NOCHE DEL RATÓN FILMAREN ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA ESKAINIKO DU

“Panorama Fantastikoa” sailak, The Afterglow, La Cosecha, Crumbs, Queridos Monstruos eta La Parte Ausente lanak aurkeztuko ditu besteak beste, Golem-Alhóndigako 2. aretoan. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Maiatzaren 8tik 15era egingo den edizio honetako epaimahaia Dominique Pinon antzezle frantsesak, Aina Clotet antzezleak eta Carlos Marañón kazetari eta Cinemania aldizkariaren zuzendariak osatuko dute.Gehiago

BARRUTIROCK: MARTXOA-EKAINERAKO KONTZERTUAK

Bilboko Udaleko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak antolatutako Barrutirock programa -Bilboko musika-talde hasi berrientzako programa-, berriro jarriko da abian, oraingoan seigarren aldiz. Barrutirock-en barruan, musikaren munduan hasiberriak diren 15 eta 35 urte bitarteko gazteek euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda. Horiek horrela, martxoaren 21ean (zapatua), 21:00etan, denboraldiko lehenengo kontzertuaGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK POESIAREN MUNDU EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, LAUAXETAREN, ARESTIREN EDO ÁNGELA FIGUERAREN ZENBAIT TESTUTATIK POESIA IBILBIDEA EGINEZ, ARPAK ETA TXALAPARTAK LAGUNDUTA

Kontzertu-errezitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Bertan Ane Arteche arpa jotzailea eta Iñaki Letamendia perkusio jotzailea arituko dira, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz antzezleekin batera. Ekitaldirako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Mundu Eguna ospatuko du astelehenean, martxoaren 23an, poesia eta musika topaketarekin.Gehiago

ZINEBIK, MUTIL GAZTE BATEK SEXUZ ALDATZEKO AURRERA DARAMAN BORROKA ERAKUSTEN DUEN THE GOOD SON FILM ISRAELDARRA AURKEZTUKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALA” ZIKLOAREN BARRUAN

Shirley Berkovitzek zuzendutako film dokumentala, bere ametsa edozein preziotan betetzea erabakitzen duen 22 urteko gazte baten erretratua da, horrek familiari gezurrak esatea eskatzen badio ere. Saioa Multicine aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak,Gehiago

ALHÓNDIGABILBAO-K AZKUNA ZENTROA IZENA IZANGO DU

Orain arte AlhóndigaBilbao izenez ezagutu izan den Aisia eta Kultura Zentroak Iñaki Azkuna izena hartuko du. Bilbo, 2015eko martxoak 16. AlhóndigaBilbaoko Administrazio Batzordeak gaurdanik “Azkuna Zentroa” izena hartuko duen Zentro honen izen berria onartu du. Jendaurreko aurkezpena Bilbo gaur bertan izango da izen aldaketaren lekuko. Izen berria eraikinean, webgunean, aldizkarian eta Zentroaren komunikazio osagarri guztietanGehiago

PRE-FANT KALE NAGUSIKO BBK ARETORA HELDUKO DA MAIATZAREN 2TIK 6RA BITARTEAN, GIALLO ZINEARI ETA DARIO ARGENTORI ESKAINITAKO ZIKLOAREKIN, ETA PREDESTINATION, THE LAST DAYS ON MARS ETA WOLF CREEK 2 LANEN PANTAILA HANDIKO ESTREINALDIAREKIN

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXI. edizioa MAIATZAREN 8tik 15era ospatuko da, eta zinemaldia ospatzen den astean, generoaren barruan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den gazteari ematen zaion Fantrobia Saria Hatem Khraiche gidoilariari emango zaio. Bilboko zinemaldiak, mundu osoko 59 herrialdetatik etorritako 855 film jaso ditu –2014an baino 279 gehiago–. Maiatzaren 8tik 15era bitartekoGehiago