Artxiboa: azaroa 2014

DEUSTUKO BARRUTIAK, EUSKAL KULTURAN ETA EUSKARAN ZENTRATUTAKO DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ABENDUAREN 1ETIK 18RA

Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen eta ZINEBIKLUBen, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Euskararen Etxearen laguntza duen programa, benetako erreferentea da euskal kulturaren eta euskararen barruan, Bilbon euskal hiztun gehien dituen barrutian, hain zuzen ere. Deustuak, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, DEUSTUra UDAZKENeko kultURA, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen eta euskaranGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, DATORREN ASTEAN HASITA, HISTORIA SINPOSIOA, BI LITERATUR LAN BERRIREN AURKEZPENA ETA POESIA ERREZITALDIA JASOKO DITUEN PROGRAMA BEREZIAREKIN ITXIKO DU URTEA

ASTELEHENEAN, Dolores Redondoren “Ofrenda a la tormenta” azken liburua aurkeztuko da, eta OSTEGUNEAN Antonio Muñoz Molinaren “Como la sombra que se va” lanaren txanda izango da. Bi topaketak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta egileak bertan egongo dira. Liburutegiko ekitaldi aretoak, Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatutako Bilboko historiari buruzko Sinposioaren edizio berria jasoko du ASTEARTE eta ASTEAZKENGehiago

HILEKO DOKUMENTALA ZIKLOAREN BARRUAN “FIVE DAYS TO DANCE” AURKEZTUKO DU OSTEGUNEAN ZINEBIK, DANTZAK MUNDUA ALDATZEKO DUEN GAITASUNA ERAKUSTEN DUEN FILMA

Rafael Molések eta Pepe Andreuk zuzendutako film dokumentalak erlazio gune berriak sustatzen ditu, eta dantzaren bitartez errespetua eta topaketa bezalako balioak jasotzeko gonbidapena egiten du. Saioa Multicine aretoan (Jose Maria Escuza, 13) izango da, 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako jatorrizko bertsioan. Proiekzioa amaitzean solasaldia egongo da Patricia Velert filmaren ekoizlearekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKOGehiago

FOLK MUSIKA, FLAMENKOA, ERAGIN ARABIARREKOA EDO OINARRIAK IPAR AMERIKETAN DITUENA IZANGO DIRA OSTIRAL HONETAN HASIKO DEN “MILA MUSIKA HARIA” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIAREN PROTAGONISTAK

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko V. Topaketak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira Abando-Barrainkuako udaltegian. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Kontzertuen zikloa OSTIRAL HONETAN hasiko da, bere errepertorioa folkean eta euskal musikan oinarritzen duen Malenko musika tresna jotzaile hirukotearekin. Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek etaGehiago

MUSIKA, ANTZERKIA, FOLKLOREA, ZIRKUA… KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO 130 JARDUERA BAINO GEHIAGO PROGRAMATU DITU GABONETARAKO

“Kultur Gabonak” egitaraua aste honetan bertan abiatuko da, hiriko barruti guztietan programatutako jarduerekin. Programaren barruan, txikienentzako ipuin kontalariak, magia eta tailerrak egongo dira, beste jarduera batzuen artean. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programazio zabala diseinatu du “Kultur Gabonak” ekimenaren barruan. Guztira, ikus-entzule guztiei zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango dira, hiriko barrutiGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK UNAMUNOREN ETA ORTEGA Y GASSETEN ARTEKO DESADOSTASUNEI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU BIHAR, ORTEGAREN IKASKETA ZENTROKO JAVIER ZAMORAREKIN

Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta Patxi Lanceros Filosofia eta Antropologia Politiko doktoreak ere hartuko du parte. Ekitaldiak, idazle bilbotarraren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen duen programaren barruan sartzen da. Urte honetan zehar, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera egitarau zabala jarri du martxan 1864ko irailaren 29an Miguel de Unamuno Bilbon jaio zeneko 150. urteurrenaGehiago

CHUN-KYU PARK-EN HEGO KOREAKO “MOULD” FILM LABURRAK IRABAZI DU BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN (ZINEBI) SARI NAGUSIA

Aitor Gutiérrezen “Anómalo” lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia lortu du, eta Javier Maciperen “Os meninos do rio” filmak Zine Espainiarraren Sari Nagusia; Adam Breier zinegile kubatarraren “Marea” lanak lortu du Film Latinoamerikar Hoberenaren Saria. ZINEBIren 56. edizioaren amaiera ekitaldia Unax Ugalde eta Goya Toledo antzezleek aurkeztuko dute, eta GAUR ospatuko da Arriaga Antzokian. Ekitaldian, sariGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK (ZINEBI) 1961EKO “MÁS ALLÁ DE BILBAO” FILM LABUR DOKUMENTALA AURKEZTUKO DU BIHAR, GURE HIRIARI BURUZ KOLORETAN EGINDAKO LEHENENGO ERRETRATUETAKO BAT

ZINEBI 56, Kataluniako Filmotekarekin elkarlanean aritu da Raúl Peña zinegileak zuzendu zuen eta BIHAR, jaialdiaren amaiera ekitaldian, Arriaga Antzokian, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko den film labur dokumentala berriztatzeko lanean. Euskadiko, eta batez ere Bilboko ikus-entzunezko ondarearen lan ez oso ezagunak edo ahaztuak berreskuratzeko eta Bilboko ikus-entzuleen esku jartzeko helburuz, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko JaialdiakGehiago

UNAMUNOREN ETA ORTEGA Y GASSETEN ARTEKO HARREMANARI BURUKO HITZALDIAK ETA “ENCLAVES DE UNAMUNO” DOKUMENTALAREN EMANALDIAK EMANGO DIOTE AMAIERA EGILE BILBOTARRAREN JAIOTZAREN 150. URTEURRENA DELA ETA ANTOLATU DEN PROGRAMAZIO BEREZIARI

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen ospakizun egitaraua urte hasieran hasi zen, eta abenduaren 19an amaituko da, Juan Carlos Sánchezek egindako dokumentala eskainiz. “Unamuno vs Ortega y Gasset” solasaldia ASTEARTEAN izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta bertan Javier Zamora Bonilla Ortegaren Ikasketa Zentroko Zuzendariak eta Patxi Lanceros Filosofia eta Antropologia Politiko doktoreak hartuko duteGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, EUSKAL FILM LABURREN AUKERAKETA AURKEZTUKO DU OSTIRALEAN BARTZELONAN OSPATUKO DEN XXVI MARATÓ DE CINEMA FANTÀSTIC I DE TERROR ZINEMALDIAN

Sei film labur eskainiko dira, Kataluniako zinemaldiko antolatzaileek FANT-eko azken edizioan parte hartu duten lanen artean aukeratutakoak. Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren presentzia Bartzelonan, 2012an Bilboko eta Bartzelonako alkateek sinatutako hitzarmenari esker bi hirien artean garatzen ari den kultur elkarlanaren ondorioa da. Bilbon, 2014ko azaroaren 19an. Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 20. edizioa joan den maiatzean ospatu zenGehiago