Artxiboa: urria 2014

ZINEBIK AZAROAREN 14AN INAUGURATUKO DU BERE 56. EDIZIOA, CECILIA ROTH ANTZEZLEARI EMANGO ZAION OHOREZKO MIKELDIAREN BANAKETAREKIN ETA DUELA DENBORA GUTXI BERRIZTATU DEN 1965EKO FILM LABUR BATEN EMANALDIAREKIN. FILM HORREK, MILAKA UME BIZKAITARREK VILLARCAYOKO KOLONIETAN IGAROTAKOA DOKUMENTATZEN DU

Horrez gain, Zinemaldiaren Ohorezko bigarren Mikeldia jasoko duen, eta Canneseko Zinemaldiaren azken edizioan saria jaso zuen “De tal padre, tal hijo” (2013) filma aurkezteko ikus-entzuleekin topaketa izango duen Kore Eda zuzendari japoniar handia ere Bilbora etorriko da. 29 herrialdetako 65 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, lehiaketan parte hartzen duten hiru generoetako Urrezko eta ZilarrezkoGehiago

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, ASTEBURU HONETAN EMANGO DIO AMAIERA BERE XVI. EDIZIOARI, LAU ESTREINALDIREKIN, HORIEN ARTEAN MARCO CANALEREN “EL FUTURO EMPEZÓ AYER”

Antzerki biografikoaren barruan sartzen den antzerkigile argentinarraren lan berriak emango dio amaiera BADen aurtengo edizioari, IGANDEAN, arratsaldeko 20:30etan, La Merceden. Astebururako proposamenen artean, Olga Mesa koreografoaren eta Francisco Ruiz de Infanteren azken proiektuaren Euskadiko estreinaldia azpimarra daiteke, BIHAR, gaueko 21:30etan La Merceden aurkeztuko den “Carmen Shakespeare: Acto 1”. INFORMAZIO GUZTIA hemen: www.badbilbao.com Bilboko Udaleko KulturaGehiago

HILEKO DOKUMENTALA ZIKLOAREN BARRUAN “DEMONSTRATION” AURKEZTUKO DU BIHAR ZINEBIK, GOBERNUAREN AUSTERITATE PLANEN KONTRAKO 2012KO PROTESTEI BURUZKO FILM-BALETA

Victor Kossakovskyk eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumental Masterreko 32 ikaslek zuzendutako filmak harritu egingo gaitu, pertsonaiak, soinuak eta bata bestearen aurrean dauden egoerak Minkus konpositorearen musikarekin konbinatzean sortzen den nahasketarengatik. Saioa Multicine aretoan (Jose María Escuza, 13) izango da, 20:00etan, gaztelaniazko jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALA’, Bilboko Dokumentalen etaGehiago

BAD-EK, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK, XAVI BOBÉS KATALANAREN “MONSTRUOS” ESTREINATUKO DU BIHAR BILBOROCKEN

BAD-ek – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, ”Monstruos”, Xavi Bobés katalanaren (Playground konpainia) ikuskizun berria, aurkeztuko du BIHAR, URRIAREN 29AN, Bilborocken. Lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskadin. Objektuak eszenaren protagonista bilakatzen dituelako ezaguna den artistaren tresnak hariak eta orratzak dira, horiek baitira antzezlan honen adierazpideak. Ikuskizun berritzaile hori BIHAR, asteazkenean, goizeko 11:30ean aurkeztuko daGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK POESIA-MUSIKA ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN POETALIA ELKARTEAREN ESKUTIK, ÁNGELA FIGUERA POETA BILBOTARRAREN EGUNA OSPATZEKO

Hil zenetik 30 urte betetzen direnean, “30 urte Angela barik” izeneko topaketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia-musika errezitaldia eskainiko du OSTEGUN honetan, Bidebarrietako liburutegian, Ángela Figueraren eguna ospatzeko, Bilboko poeta hil zenetik 30 urte betetzen diren honetan, hain zuzen ere.Gehiago

BAD – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIA BERE ERDIALDERA HELDU DA, NAZIOARTEKO PANORAMAKO PROPOSAMEN AZPIMARRAGARRIEKIN

Pippo Delbonok “Racconti di Giugno” lana aurkeztuko du BIHAR, Guggenheim Museoaren auditorioan (19:00etan). Gaueko 21:30etan La Merceden, Olga de Sotok “Tras las huellas de una mesa verde – Una introducción” performancea antzeztuko du. Nazioarteko programazioari dagokionez, BAD-ek, Europa mailako antzerki dokumentaleko lan garrantzitsuenetako bar programatu du, Italiako antzerki garaikideko artista garrantzitsuenetakoa den Pippo Delbono italiarrarenGehiago

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK, FRANCISCO BLANCO IDAZLE ETA UNAMUNOREN AZTERTZAILEAK IDATZI DUEN “UNAMUNO EN LA POLÍTICA LOCAL” LIBURUAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEARTEAN

Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, gidaria José Antonio Ereño –Miguel de Unamunorengan aditua– izango da, eta egile bilbotarraren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen duen programaren barruan dago. Urte honetan zehar, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Miguel de Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko jarduera programa zabala jarri du martxan. Idazlea 1864ko irailaren 29an jaio zen Bilbon.Gehiago

ZINEBIK, BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO JAIALDIAK, OHOREZKO MIKELDIA EMANGO DIO CECILIA ROTH ANTZEZLE ARGENTINARRARI, INTERPRETATZEKO ORDUAN ERAKUTSI DUEN ASKATASUNAREN AINTZATESPEN GISA

Saria jaialdiaren inaugurazio ekitaldian banatuko zaio, AZAROAREN 14an, Arriaga Antzokian. Bere 56. edizioa azaroaren 14tik 21era izango duen Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Jaialdiak (ZINEBI), Ohorezko Mikeldia emango dio Cecilia Roth antzezle argentinarrari, interpretatzeko orduan erakutsi duen askatasunaren eta heldutasunaren aintzatespen gisa. Saria ZINEBI 56ren inaugurazio ekitaldian (AZAROAREN 14AN) banatuko zaio. Ohikoa denez, ekitaldia BilbokoGehiago

UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU OSTIRALEAN, JENDE GUZTIARI ZUZENDUTAKO JARDUERA BEREZIEKIN

Bihar, OSTEGUNA, zine-formun saioa antolatu da Deustuko Liburutegian (17:30etan), eta Begoñakoak “Liburuzaina estu eta larri” txotxongilo ikuskizuna, “El secuestro de la bibliotecaria” liburuaren euskarazko moldaketa, jasoko du OSTIRALEAN, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Bidebarrietako liburutegiak, OSTIRALEAN, baita ere, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleek irakurle gisa izan duten esperientziari buruzko solasaldia jasoko du, euskaraz. Bilboko UdalGehiago

BIGARREN URTEZ JARRAIAN, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK (BAD) FILM LABUR DOKUMENTALEN ZIKLOA JASOKO DU, ZINEBIREKIN ELKARLANEAN

ZINEBIren azken edizioan izena eman duten dantzari buruzko lan bereziak biltzen dituen “¡Qué nos quiten lo bailao” cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo” zikloa urriaren 23an eta 24an (bihar eta ostiralean) ikusi ahal izango da Bilbao Arten eta sarrera doakoa izango da. Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako zortzi lan ikusi ahal izango dira.Gehiago